undefined

Emakumezkoen derbia Reale Arenan jokatuko da

Emakumezkoen derbia Reale Arenan jokatuko da

Reala eta Athletic Cluben arteko norgehiagoka urtarrilaren 9an, igandea, izango da 12.00etan

Real Sociedad eta Athletic Cluben arteko partida, ligako 16. jardunaldiari dagokiona, Reale Arenan jokatuko da. Partida urtarrilaren 9an, igandea, jokatuko da 12.00etatik aurrera eta 2022an lehoiek jokatuko duten lehen partida izango da.

Datorren astean emango da edukierari eta sarrerei buruzko informazio guztia. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB eta TV3 kateen bidez.

2019-2020 denboraldian Athletic Clubek 0-2 irabazi zuen Nekane eta Maria Diazen golei esker.