undefined

Racing, Erreginaren Kopako lehen aurkaria

Racing, Erreginaren Kopako lehen aurkaria

Athletic Clubek Reto Iberdrolako Kantabriako taldeari egingo dio bisita urtarrilaren 26an edo 27an

Athletic Clubek CDE Racingen aurka jokatuko du 2021-22 Erreginaren Kopako bere lehen partidan, final-hamaseirenen baliokidea den txapelketako hirugarren kanporaketan parte hartuz.

Zozketa honetan Primera Iberdrolako talde guztiak bisitari gisa arituko dira, beraz, norgehiagoka Torrelavegako Santa Ana futbol zelaian jokatuko da, belar artifizialean, urtarrilaren 26an edo 27an.