undefined

Thalmannek eta langak lehoien garaipena ekiditen dute

Thalmannek eta langak lehoien garaipena ekiditen dute

Atezain suitzarrak eta langara joan diren hiru jaurtiketek Athleticek lehen zatian lortutako 0-1ekoa iraultzea eragotzi dute

Aste arteko jardunaldiak puntu banaketa utzi du Lezaman Athletic Cluben eta Betisen artean. Zuri-gorriak aurkaria baino askoz gehiago izan dira, baina betiseko atezaina, geldiketa ikusgarri batzuk eginda, eta langa izan dira partidako protagonistak. Bigarren zatia izan da, batez ere, Iturregiren nesken setio etengabea; izan ere, era guztietako aukerak izan dituzte, baina ezin izan dute hiru puntuak etxean utzi.

Ane Azkona izan da aurkariaren area zapaltzen lehena, baina Thalmann behera irten da kalte handiagoak saihesteko. Handik gutxira, 11. minutuan, Erikak ezin izan du buruz egindako erremate sarera bidali. Betis ez zen Quiñones inguruan agertu, baina 25. minutuan Asantewaak baloi jaso du arean eta Hondarribiakoaren saiakera ez da nahikoa izan Betisen gola eragozteko. Atsedenaldira iritsi orduko, Foldsek 0-2koa egiteko aukera izan zuen, baina Quiñonesek eskua ondo sartu du gola ekiditeko. Bere aldetik, Eunatek eskubiarekin langara bidali du baloia. Partidak emaitza iraultzeko beste martxa bat beharko zuenaren sentsazioarekin joan dira zuri-gorriak atsedenaldira.

Aldageletatik bueltatu ondoren, Betisek atzera egin du eta lehoiek andaluziarren arean sartu dira. Abagune argirik gabe iritsi da norgehiagoka 65. minutura. Amorosen taldeak lerroak batu eta bere kabuz defendatzen zuen bere burua. 70. minutuan Eunatek baloi ona zerbitzatu dio Lucia Garciari, baina aurrelariak ezin izan du hiru zutoinen artean baloia sartu. Jarraian, Unzuek Azkonaren burura erdiratu du, baina honen errematea desbideratu egin da. Lucia berriro urrutitik saiatu da atezaina ustekabean harrapatzen. Bat-batean, lehoiak erasorako oldarkortasun puntu bat gehiago sartzen hasi dira. Golaren faltan, norgehiagoka zuri-gorrien bakarrizketan bilakatu zen.

Langak, bigarrenez, lehoien gola eragtzi du, Azkonak Gimberten erdiraketa zehatz bat errematatu ondoren. Nekanek berak ere, ukitzen zuen lehen baloian, saiakera egin eta zutoina ukitu du. Aurrez aurreko beste aukera bat saihestu dio Thalmannek Ane Azkonari. 83. minutuan Oguizak buruz errematatu du, suitzar atezainak geldialdi bikain berri baten ondoren, Azkonaren oinean erori eta sarea urratzeko gai izan da. Banakoa errealitate bilakatu zen. Lehoiak erremontearen bila joan dira, baina andaluziarren atezainak Thalmmanek inspiraziozko alarde batean, Nekaneren beste jaurtiketa bat geldiarazi du partidaren ondarrean. Atezaina ez bazen, langak ekidin du Unzuek ia bere zelaitik gola sartzea. Mintu ero batzuetan, Betisek kontraerasoan neurketa erabakitzeko aukera izan du zuen, baina Quiñonesek ez du zalantzarik izan baloia gelditzeko unean.