undefined

Athletic Club-FC Barcelona neurketaren buletina (1/8 Kopa)

Athletic Club-FC Barcelona neurketaren buletina (1/8 Kopa)

Gozatu San Mameseko partiden buletinaz partidaren aurreko eduki guztiekin

Ia hilabete geroago, San Mames dotore jantziko da berriro, Athletic Cluben partida baterako. Lehoiek Barcelona hartuko dute Kopako final-zortzirenetan, partida bakarrera. Zuri-gorrien eta kataluniarren arteko sekulako partida Katedralean. Etxeko neurketen ohiko buletinari esker ezagutuko ditugu norgehiagokaren xehetasun guztiak. Argitalpenean, besteak beste, Yuri Berchicheri buruzko erreportajea nabarmentzen da, lesioaren ondoren taldean bueltan baitago. Bestalde, Iñaki Williamsek, FC Barcelonari Kopan arazo gehien eragin dizkion futbolarietako bat den aldetik, paper garrantzitsua du argitalpenean ere. Gainera, Xavi Hernandezek zuzentzen duen taldearen aurkako norgehiagokari buruzko informazio estatistiko guztia eskuragarri dago.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak sartzen dira, informazioak osatzeko.

Egin klik hemen zure gailuak fitxategia behar bezala irekitzen ez badu.