undefined

Gorka Agirrek Sestao Riverren jokatuko du lagatuta

Gorka Agirrek Sestao Riverren jokatuko du lagatuta

Bilbao Athleticeko erdilariak Las Llanaseko taldean jokatuko du denboraldi amaierara arte

Athletic Clubek eta Sestao Riverrek akordioa lortu dute Gorka Agirre Las Llanaseko talden utzita joka dezan 2021-22 denboraldiaren amaierara arte.

Erdilariak zazpi partidatan hartu du parte Bilbao Athleticekin Primera RFEFn, gol bat sartuta. Joan den denboraldian bost gol sartu zituen CD Basconiarekin jokatu zituen 20 neurketetan.