Umeen sarrerak Valencia CF taldearen aurkako neurketarako

Umeen sarrerak Valencia CF taldearen aurkako neurketarako

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partidan informazioa jaso ezazu

Abuztuaren 16tik abuztuaren 18ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako bigarren jardunaldiaren Athletic Club-Valencia CF neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo estekan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian abuztuaren 20an eta 21ean. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON: * Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.