
Lehen taldea |
Athletic Club – CA Osasuna neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – CA Osasuna neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 19tik aurrera
Athletic Clubek eta CA Osasuna taldeak urtarrilaren 9an, astelehena, 21:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 16. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek abenduaren 19tik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Athletic Cluben webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak urtarrilaren 9an, astelehena, 10:30etik 13:00era eta 19:00etatik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.
