CD Eldense, final-hamaiserenetako aurkaria Kopan

CD Eldense, final-hamaiserenetako aurkaria Kopan

Athleticek Alacanteko taldearen aurka historian jokatuko duen bigarren kanporaketa da. Liderra da Federazio Lehen Mailan

Athletic Clubek CD Eldense izango du aurkari Kopako final-hamaseirenetako partida bakarreko kanporaketan. Ernesto Valverderen taldeak Elda bisitatuko du urtarrilaren 5ean, ostegunez (21:00etan), CA Osasuna San Mamesen hartu aurretik. CD Eldense Federazio Lehen Mailako II. multzoko liderra da,  Bilbao Athleticen ligan. Alacanteko taldea Burgos CF eta Coruxo FC kanporatu ditu aurento txapelketan. 

Athletic Clubek CD Eldense izango du aurkari Kopako final-hamaseirenetako partida baterako kanporaketan. Ernesto Valverderen taldeak Elda bisitatuko du urtarrileko lehen astean, CA Osasuna San Mamesen hartu aurretik. CD Eldense Lehen RFEFeko II. multzoko liderra da, eta bertan murgilduta dago Bilbao Athletic. Alacanteko taldea Burgos CF eta Coruxo FC kanporatu ditu.

Neurketa Nuevo Pepico Amat estadioan jokatuko da, 4.034 ikuslerekin. Kopan elkarren aurka jokatzen duten bigarren aldia izango da. Aurrekoa 1958-59 denboraldian izan zen. Orduan Martim Franciscok entrenatutako lehoiek 0-3 irabazi zuten joanekoan eta bina berdindu zuten San Mamesen. Maurik eta Artetxek, bina gol bakoitzak, eta Markaidak sartu zituzten zuri-gorrien tantoak.