"Ezinbestekoa da LaLigako garaipenarekin topo egitea berriro"

"Ezinbestekoa da LaLigako garaipenarekin topo egitea berriro"

Ernesto Valverdek bihar Cadizi San Mamesen irabaztea espero du, erregulartasunaren txapelketan hiru puntu lortzeko berriro

Bihar lehoiek Katedralean Cadiz CF izango dute aurrean, San Mamesen bisitari gisa irabaztea zer den badakien aurkari arriskutsua. Ernesto Valverde, erne: "Gauza guztien gainetik, irabazteko gure beharra dago. Guretzat oso partida garrantzitsua da, hiru puntuak behar ditugu. Oraingo Cadiz lehen itzulikoarekin alderatuta oso desberdina da. Emaitza hobeak lortzen ari dira azken partidetan. Bihar inflexio-puntua izatea espero dugu".

Athleticek Cadiz  izango du aurrean, azken orduetan hainbat jokalari sinatu dituen taldea: "Irabazteko eta gure jendea ilusioz beteta edukitzeko betebeharra dugu. Ez egiteak min egiten digu. Bigarren itzulia hasi eta lehenengoan baino puntu gehiago lortu behar ditugu gure jarraitzaileak taldearekin lotarazteko. Bihar abiapuntu berri bat da".