Club Athleticeko ongi etorri pack berria!

Club Athleticeko ongi etorri pack berria!

Ongi etorri pakete esklusiboak Iribarren irudi mitikoarekin diseinatutako txartel pertsonalizatua eta opari zuri-gorri sorta bat biltzen du

Athleticeko zaleen klub ofizialak ongi etorri pack berria du. Gorritazuria familiarekin bat egiten duten zale guztiek Iribarren irudi mitikoarekin diseinatutako txartel pertsonalizatu berria jasoko dute etxean.

Ongi etorri pack berriak lehoien harrotasuna sentiarazten duen Club Athletic-eko logoa duen giltzarrapoa ere badu eta, gainera, Athleticen inguruko ikonoak irudikatzen dituzten hainbat piezatako irudi apaingarriak jasotzen ditu: San Anton elizako, San Mames estadioko, Lezamako arkuko, Ibaiganeko eta Gabarrako irudiak.

Eskatu orain zure txartel Gorritazuria eta, pack esklusibo hau jasotzeaz gain, has zaitez Club Athletic-eko kide izatearen abantaila guztiez gozatzen:

  • Sarreren aurresalmentarako sarbidea.
  • %5eko beherapena dendatan.
  • Prezio bereziak AC Museoan eta AC Campusean.
  • Hilereko sarreren eta kamiseten zozketetan parte hartzea.
  • Jokalariekin topaketa exklusiboak izateko aukera.
  • Lezamako neurketetarako doako sarrera.

Gainera, zure harpidetza AC Fundazioak burutzen dituen proiektuak laguntzeko izango da. Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara eta abantaila eta esperientzia horiekin guztiekin gozatu nahi baduzu, batu zaitez klubera!