Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideek araudiko lau aurreproiekturi egindako ekarpen guztien balorazioak argitaratu ditu:
- Abonatuen eta kirol-esparruetan sartzeko eta egoteko erregelamenduaren aurreproiektua
- Kontratazio Erregelamenduaren aurreproiektua
- Erreferendumen, Kontsulten eta Prozesuen Erregelamenduaren aurreproiektua
- Diziplina-araudiaren aurreproiektua
Ekarpen bakoitzaren erantzuna webguneko Bazkideen Txokoan kontsulta daiteke, "Araudien aurreproiektuak" atalaren barruan. Aurreproiektuen atal horietako bakoitzean, balorazioak jasotzen dituzten dokumentuak daude. Dokumentu horietan, iradokizuna egiten duen bazkidearen kodea, horren testua eta Zuzendaritza Batzordearen balorazioa jasotzen dira.
Zuzendaritza Batzordeak oso positibotzat jotzen ditu jasotako ekarpen konstruktibo ugariak, eta prozesu honetan parte hartu duten bazkideei eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik. Era berean, gainerako gizarte-masari gonbitea egiten die Klubaren autoerregulaziorako tresnen onarpenaren esparruan deituko diren etorkizuneko prozesuetan esku hartzeko.