Umeen sarrerak RC Celtaren aurkako neurketarako

Umeen sarrerak RC Celtaren aurkako neurketarako

San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa jaso ezazu

Urriaren 30tik azaroaren 1eko 18:00etara, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote, eta horren truke 14 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan, Ligako hamahirugarren jardunaldiaren Athletic Club-RC Celta neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute esteka honetako UMEEN SARRERAK atalean klikatuz, Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, Bazkideetn txokoan

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.