San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Atletico de Madrid (Kopa)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Atletico de Madrid (Kopa)

Ostegun honetan, 21:30ean, 2023/24 Kopako finalerdien itzuliko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu behar dituzten datu interesgarriak

Ostegun honetan, Athletic Clubek eta Atletico de Madrid taldeek 2023/24 Kopako finalerdien itzuliko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, neurketa jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira.

Ateen ordutegia

San Mameseko ateak 20:00etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz sarbidea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko ditu partida amaitzerakoan. 

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da, fisikoa edo app bidezkoa, eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOA-rentzat. 

Bazkide txartela-lagatu:

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

2. Klubari lagatzea:

  • App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala), Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.
  • Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada bakarrik berreskuratu ahal izango duzu).
  • Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren % 50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoko duzu).

* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan egongo dira irekita:

  • Asteazkena, otsailak 28, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Osteguna, otsailak 29, 10:30etik 13:00era eta 19:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu publiko orokorrak, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 00:15etara, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak 

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:30etatik 00:00etara, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna irekita egongo da 9:30etik 18:00etara, otordurik gabe, eta San Mames Jatetxea 13:00etik 18:00etara irekiko da, menu zerbitzuarekin.

AC Museoa eta Tour San Mames

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:00era. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:45ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu hemen