ATHLETIC CLUB – LEVANTE UD | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Athletic Levante
Athletic Levante

ATHLETIC CLUB LEVANTE UD

Igandean futbola ikustera!

Igandea, 2019ko martxoaren 31ean – 13:00etan | San Mames futbol zelaia, Bilbo.

Egutegia
Sarrerak erosteko epeak

Martxoak 21etik 25era: Bazkideentzako soilik webgunearen bitartez. Ostegunean, goizeko 10:30etik martxoak 25eko (astelehena) 18:00ak arte, www.athletic-club.eus webgunearen sarreren salmenta estekan.

Martxoak 26: Gazte Abono eta Club Athletic zaleek San Mameseko txarteldegietan. 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra.

Martxoak 28tik 30era: Bazkide eta zale guztiak webgunearen bitartez. Martxoaren 28ko 10:30etik martxoaren 30eko 18:00ak arte.

Martxoak 30 eta 31: Bazkide eta zaleak txarteldegietan. Martxoaren 30ean 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00ra. Martxoaren 31n (partida eguna) 10:30etik aurrera.

Diru-bilketa
Bizkaiko emakumezkoen futbolaren alde

Datorren martxoaren 31n (igandea) Athletic Clubek eta Levante UD-k jokatuko duten Iberdrola Ligako partidaren diru-bilketa guztia, talde zuri-gorriak Bizkaia osoan banatuta dituen hitzartutako kluben artean banatuko da.

Honela, Athletic Clubek, bulegoetatik at urteetan zehar gure lurraldeko emakumezkoen 34 talde hauekin mantendu duen eta bizirik dirauen lotura sendotu nahi du. Izan ere beraien egituran eta azpiko mailetan egiten duten lana gure Klubaren oraina eta etorkizuna bizirik mantentzeko nahitaezkoa da.

San Mamés Zurigorri
San Mamés Zurigorri