Webgune honek bere 'cookies'ak eta beste batzuenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzen 'cookies'en erabilera onartzen duzu. Dena dela, edozein unetan 'cookies'-en konfigurazioa alda dezakezu. ok
Kamiseta berriaren aurkezpena 2017/18
EUSKARA     CASTELLANO     FRANÇAIS     ENGLISH
DENDA  |  SARRERAK
Twitter  Facebook  Google +  Youtube  Instagram
BERRIAK
2018KO AZAROAREN 22A, OSTEGUNA
2017 / 07 / 03

KAMISETA BERRIAREN AURKEZPENA 2017/18

Uztailak 3, New Balancek eta Athletic Clubak datorren sei denboraldietarako akordioa eta 2017/18 denboraldirako ekipaia berriak aurkeztu dituzte. San Mames bezalako leku ezin hobean, hainbat gonbidatuk, bazkide, Fundazioko jarraitzaile, peñista, babesle…lehen pertsonan ikusi ahal izan dute aurkezpena. Kanpainarako erabili den leloa “Bakarrak Munduan” izan da.

Lehen ekipaiak ohiko marra zurigorriak darama, historian zehar bereiztu gaituzten koloreak. Kamisetak lepoa beltzez josita dauka. Klubaren armarria kolorez bordatuta eta NB-en logoa bularrean. Ikurriña, lepoaren atzealdean doa. Ekipazioa praka beltzekin eta galtzerdi gorriekin osatzen da.

Bigarren ekipaia, beltza izango da, detaile gorri eta grisekin. Prakak gris kolorekoak xehetasun gorri eta beltzekin alde bakoitzean. Eta galtzerdiak beltzak.

Hirugarren ekipaia, 1903an kopa irabazi zuen taldeari omenaldia. Beste ezaugarriak “V” itxurako lepoa, Athletic Club kolore guztietako ezkutua eta NB logoa paparrean dira. Elastikoa marra zuri urdinez eta xehetasun gorriz egina dago, berriz ekipamenduko galtza motzak guztiz urdinak dira eta albo bakoitzean beta zuriak dituzte.

Loughborugh Kirol eta Teknologi Unibertsitateak frogaturiko ekipamenduak kamiseta aireztatzeko konbinazio eta mesh egitura bakarrak ditu gorputzaren hozketa azkarra eta kirol ekintzaren hobekuntzarako. Gainera, laser bidez egindako aireztapenak ditu, Hezetasunarekin aktibatzen direnak. Kamisetak innobazio puntu bat daukate mesh estruktura lokalizatu batzuekin haize kontrolatua isurtzeko eta ajuste sendotu batekin.

handiagoa
txikiagoa
inprimatu
bidali
Menéame
Twitteren segi itzazu berriak gertatzen diren unean bertan. Zure iritzia eman eta komenta ezazu Athletic Clubeko gaurkotasuna gainerako zaleekin gure Facebooken.
GURE BABESLEAK:
BBK New Balance IMQ San Miguel bet 365
Hosting Ofiziala: Hostalia - Leiho berri bat irekiko da
KONTAKTUA (+34) 94 424 08 77 PUBLIZITATEA LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA COOKIES WEB MAPA

© 2000-18 Athletic Club

Guggenheim Bilbao  Bai euskarari