Erabiltzeko Baldintza Orokorrak | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
San Mames Barria | Athletic Club
San Mames Barria | Athletic Club

Erabiltzeko Baldintza Orokorrak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko politika

www.athleticclubfundazioa.net web gunearen bidez (aurrerantzean, “Web Gunea”) informazio pertsonala ematen diguzunean, Fundación Athletic Club Fundazioak zure intimitatea eta datu pertsonalak babesteko arauek aitortzen dizkizuten eskubideak errespetatzen ditu. Hori dela eta, garrantzitsua da ulertzea zer-nolako informazioa jasoten dugun zugandik bisitan zehar eta zer egiten dugun informazio horrekin. Web Gunean egindako zure bisitaldia Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko politika honi, gure Baldintza orokorrei eta Industria-jabetzari eta Intelektualari buruzko Legezko Jakinarazpenari lotuta dago. Fundación Athletic Club Fundazioak zuk web gune honetan emandako informazio pertsonala hartu eta tratatu egingo du, zure datu pertsonalak barnebiltzen dituen fitxategiaren arduraduna izanik. Web Gunean sartu edo bera erabiltzeaz bat, espreski azaltzen duzu Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko politika hau onartzen duzula.

1. Informazioa jaso eta erabiltzea

Web Gunean zure datu pertsonalak ematen dituzunean, berez adierazita dago datuok tratatzeko eta komunikatzeko baimena, Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko Politikak ezarrita bezala. Nahiago baduzu Fundación Athletic Club Fundazioak zuri buruzko informaziorik ez jasotzea, mesedez eskatzen dizugu halakorik ez emateko.

Fundación Athletic Club Fundazioak modu disoziatu batean (identifikazio pertsonalik gabe) emandako informazio pertsonala erabili ahal izango du, barne helburuetarako, hala nola, estatistikak egin eta marketing planak garatzeko. Beraz, Fundación Athletic Club Fundazioak Web Gunearen erabilerari buruzko informazio ez-pertsonal batzuk jaso, gorde eta bildu ahal izango ditu, esate baterako, gure orrialdeen artean arrakastatsuenak zein diren zehazten duen informazioa.

Hirugarrenei ez diegu zure informazio pertsonala jakinaraziko, ez bada Datuen Pribatutasunari eta Tratamenduari buruzko politika honetan edo zure datu pertsonal horiek jasotzen diren balizko bakoitzerako zehaztutako oharretan zehaztutako moduan.

Fundación Athletic Club Fundazioak edozein informazio eman ahal izango du, datu pertsonalak barne, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkotzat joz gero.

Fundación Athletic Club Fundazioak ez du zuri buruzko informaziorik jasoko gutxienez hamalau (14) urte ez badituzu. Adin horretatik beherakoa bazara, ez diguzu informazio pertsonalik eman behar.

2. Kukiak y erregistroko artxibategiak

Fundación Athletic Club Fundazioak kuki bat jarri ahal izango du zure ordenagailuko disko gogorrean, ohiko erabiltzaile gisa identifikatzearren eta Web Gunearen erabilera zeuk aldez aurretik aukeratutako hizkuntzaren arabera pertsonalizatzearren. Kuki hori zure ordenagailuko disko gogorrean gordeko da, zeuk ezabatu arte. Aukera duzu zure nabigatzaileak kukien presentziaz ohartarazteko edo beroriek automatikoki baztertzeko. Kukiak baztertuz gero, Web Gunea erabiltzen segi dezakezu, baina horrek Web Guneko hainbat prestazioren erabilera mugatuko dizu, edo beraren funtzionamendu ona eragotzi.

3. Hirugarrenak

Fundación Athletic Club Fundazioak hirugarrenak kontratatu ahal izango ditu haren izenean datu pertsonalak jaso daitezkeen helburuei loturiko eginkizunak egin ditzaten, adibidez, emandako informazioa aztertu, web guneak hartu edo logistikako zerbitzu integratuak egin. Hirugarren horiek informazio pertsonalean sartu ahal izango dira eginkizunak aurrera eramateko beharrezkoa bada, hala ere, ezin izango dute informazio hori beste ezein helburutarako erabili eta hirugarren horiekiko harremanak arautu egingo ditugu datu pertsonalak babesteari buruzko arau ezargarrien arabera.

4. Loturak

Web Guneak loturak izan ahal izango ditu bertan edo beste web gune batzuetatik. Jakin behar duzu Fundación Athletic Club Fundazioa ez dela erantzulea izango, datu pertsonalen tratamenduaren arloan, beste web gune batzuetako praktikak direla eta. Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko politika hau ezar dakioke bakar-bakarrik Web Gunean jasotako informazioari. Gomendatu egiten dizugu gure Web Gunetik lotzen zaren beste web guneetako datu pertsonalen tratamenduari buruzko politikak irakurtzea edo beste modu batean bisitatzea.

5. Segurtasuna

Fundación Athletic Club Fundazioak hainbat segurtasun-neurri ezarri ditu informazio pertsonalaren segurtasuna babestearren, bai “on line” bai “off line”.

6. Aldaketak jakinaraztea

Fundación Athletic Club Fundazioak Datu Pertsonalen Tratamenduari buruzko politika hau edozein unetan alda dezake eta indarrean sartuko da une horretatik bertatik. Halakorik izanez gero, Web Gunean berrikusitako politika sartuko da eta, erabiltzaile erregistratua bazara, posta elektronikoaren bidez bidaliko dizugu. Erabiltzaile erregistratua bazara eta aipatutako posta elektronikoari hogeita hamar (30) eguneko epean erantzuten ez badiozu, isiltasun hori datu pertsonalen tratamenduari buruzko politika berriaren baieztapentzat hartuko da.

7. Sartu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubideak

Zure datuetan sartu, beroriek zuzendu edo deuseztatzeko eskubidea duzu, edo zure datu pertsonalon tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea; horretarako, Fundación Athletic Club Fundazioari idatziz jakinarazi behar diozu, Mazarredo etorbideko 23an, 48009 Bilbao, honakoa eramanda: NANaren bi aldeen fotokopia eta eskatutakoa jasotzen duen eskabidea, izenpetuta eta data eta jakinarazpenetarako helbidea jarrita.

8. Fitxategiaren arduraduna

Fundación Athletic Club Fundazioa zeuk emandako informazioa jasotzen du(t)en fitxategiaren edo fitxategien erantzulea izango da, egoitza Mazarredo etorb.ko 23an izanik, 48009 Bilbao.

Copyright © 2005 – Fundación Athletic Club Fundazioa. CIF G95203188. Munduko eskubide guztiak erreserbatuta.

Honen bidez jakinarazten dizugu zure datuak Athletic Club Fundazioaren titularitateko fitxategi automatizatuan sartuko direla, Fundazioaren kideak eta laguntzaileak kudeatu eta artxibatzeko, baita interesa dakizkizukeen ekitaldien, zerbitzuen eta proiektuen berri emateko ere. Datuetan sartu, zuzendu eta deuseztatzeko eskubidea duzu; eskubidea gauzatu nahi izanez gero, gutuna idatzi beharko duzu honako helbidera: Athletic Club Fundazioa, Mazarredo etorb. 23, Bilbao (Bizkaia), abenduaren 13ko LO 15/1999 LOarekin bat etorrita.