Webgune honek bere 'cookies'ak eta beste batzuenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzen 'cookies'en erabilera onartzen duzu. Dena dela, edozein unetan 'cookies'-en konfigurazioa alda dezakezu. ok
.: Athletic Club - Web Ofiziala :.
EUSKARA     CASTELLANO     FRANÇAIS     ENGLISH
DENDA  |  SARRERAK
Twitter  Facebook  Google +  Youtube  Instagram
ATHLETIC CLUB
2018KO URRIAREN 21A, IGANDEA
Ibaigane Palace Ibaigane’s Flag View of Ibaigane’s Main entrance Ibaigane Palace as seen from the side Ibaigane Palace as seen from the side The plaque unveiled on 22 August 1988 One of the Ibaigane rooms  García Erguin Painting Presidential office Ibaigane chapel Organ in Ibaigane Ibaigane’s Glazed Windows View of Ibaigane Palace from the side and as seen at night View of Ibaigane Palace as seen at night
IBAIGANE: ATHLETIC CLUBEN EGOITZA

Athletic Cluben bulegoak eta egoitza Ibaigane jauregian daude, XX. mende hasierako eraikuntza zoragarria eta Bilbo erdigunean dagoena, Guggenheim museotik metro gutxira.

Ibaigane jauregia Gregorio Ibarreche arkitektuaren lanik garrantzitsuena da. Sustatzailea Ramon de la Sora ontzi-ustiatzailea izan zen, garai hartako enpresari dinamikoena eta ekinztaileena. Euskal estilo berriko eraikina da, XX.mende hasierako "revivals"en adibidea; athletic Cluben egoitzak, zehazki, Bizkaiko erdi aroko dorretxea gogorarazten du. jauregi familiar eta egoitzazkoa bihurtuta.

Eraikina oin karratua duen blokekubikoa da, 24 metro bidea 22, hiru solairuko altuerarekin, fatxada sinple bauna interesgarrian ondo berezita, eta lau isurialdeko teilatuarekin.

Fatxada klasizista izan arren, jauregi honen barruko egitura metalikoa da, hau, bere garairako modernoa. Kanpoko harresiez gain, eraikina egurrez estalitako forjazko habexken gainean eraikita dago, eta horien gainean igeltserotzako gangatilak daude. Burnizko zutabe horiek, torlojuzko errematxeekin, ez da soldadurarik, Bizkaiko Labe Garaietan eraikita daude, Bizkaiaren industrializazioan giltzarri izan zen lantegia.

Egitura eta barneko egituraketa ere oso interesgarriak dira. Etxebizitzaren hiru mailak barruko patio batera irekitzen dira, Anselmo de Guineak egindako beiratea duen patiora, garai hartan zegoen artistarik garrantzitsuenetako bat.

Erdiko patio horren inguruan, zazpi bider sei metrokoa, gela eta areto ezberdinak daude italiar estiloko janbekin apainduta, egur nobleak, Ereñoko marmol gorria, lur benezirrak, moldurak eta kasetoiak, tximiniak… Organua duen kaperak osatzen du apaingarri eta zerbitzu multzo hori, XX. mende hasierako Bilboko egoitzarik adierazgarrienetakoa. Gaur egun gela guztiak bulego bihurtuta daude, kontabilitaterako, komunikazio gabineterako, dokumentazio zentrorako, marketingerako, zuzendaritzarako, bilera gelarako...

Ibaiganen kokatzen da Athletic Cluben administrazioa, bertan biltzen da Zuzendaritza batzordea eta clubeko bazkideak bertan ahrtzen dira. Eusko Jaurlaritzaren arabera Sailkatutako monumentu izendatzeko balore nahikoak ditu.

GURE BABESLEAK:
BBK New Balance IMQ San Miguel bet 365
Hosting Ofiziala: Hostalia - Leiho berri bat irekiko da
KONTAKTUA (+34) 94 424 08 77 PUBLIZITATEA LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA COOKIES WEB MAPA

© 2000-18 Athletic Club

Guggenheim Bilbao  Bai euskarari