ATHLETIC CLUBEN ERREKORRAK
Athletic Clubek baditu zenbait errekor, taldekoak zein bakarkakoak, bere historian zehar lortu dituenak eta oraindik orain indarrean daude. Hauek dira aipagarrienetako batzuk:
- FC Bartzelona eta Real Madrilekin batera Lehen Mailan bakarrik jokatu duten hiru taldeetako bat da.
- Lehen talde Ligako garaikurra jabetzan lortzen.
- Garaitu gabeko Ligako txapelketa lortu zuen 1929-30 denboraldia (garaitu gabeko errekorra).
- Markadore errekorra Ligako partida batean. Athletic Club 12 Bartzelona 1. 1930-31 denboraldia.
- Gol errekorra Ligako partidan. Athletic Club 9 Racing 5. 1932-33 denboraldia.
- Gol errekorra bisitari gisa Ligako partidan. Osasuna 1 Athletic Club 8 (1958-59 denboraldia). (Partekatutako errekorra)
- Gol gehieneko berdinketa Liga partida batean, Atletico 6 Athletic Club 6. 1949-50 denboraldia.
- Ligako goleatzaile nagusia (portzentaia) denboraldi batean etxean, 5,44 gol partidako 1930-31 denboraldian.
- Ligako goleatzaile nagusia (portzentaia) denboraldi batean etxetik kanpo, 3,11 gol partidako 1932-33 denboraldian.
- Ligako goleatzaile nagusia (portzentaia) denboraldi batean 4,06 gol partidako 1930-31 denboraldian.
- Garaipen kopururik handiena etxetik kanpo (portzentaia) denboraldi batean 8 9tik, %89, 1932-33 denboraldian.
- Puntu kopururik handiena etxetik kanpo (portzentaia) denboraldi batean 16 18tik, %89, 1932-33 denboraldian.
- Gaur egun Lehen Mailan dauden taldeetatik Bartzelona (12-1), Betis (9-0), Espanyol (9-0), Sporting (9-0).
- Etxetik kanpo garaipenik handiena hauekin lortu du: Bartzelona (0-6), Real Madril (0-6) eta Osasuna (1-8).
- Ligako partida batean gol gehien sartu dituen jokalaria (Bata zazpi golekin, Athletic Club 12 Bartzelona 1. 1930-31 denboraldia.) (Partekatutako errekorra).
- Ligan gehiagotan goleatzailea nagusia izan den jokalaria (Zarra sei denboralditan)
- Lehen Mailan partida gehien jokatu dituen jokalaria, Zubizarreta 622 partida, lehenengo 169 ak Athletic Clubekin.
- Hogeita lau aldiz Kopako txapelduna (Partekatutako errekorra).
- Lau Kopa txapelketa kopa jabetzan (errekor partekatua).
- Kopako final gehien irabazi dituen jokalaria (Gainza, zazpirekin).
- Kopako final gehien jokatu dituen jokalaria (Gainza eta Jose Mari Belauste, 9).
- Kopako historian gol gehien sartu dituen jokalaria, Zarra 81 golekin.
- Kopako goleatzaile errekorra partida batean (Gainza 8 golekin). (Athletic 12 Celta 1. 1946-47 denboraldia).
- Kopako partida gehien jokatu dituen jokalaria: Gainza 99.