One Club Award | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

One Club Award

Saria

One Club Man saria (One Club Woman, sariduna emakumea izanez gero) 2015. urtean sortu zen talde bakarrean ibili diren futbolariak saritzeko asmoz, Athleticen iritziz jokalari hauek Clubaren identitatearekin lotuta dauden baloreak ordezkatzen badituzte.

Jose Angel Iribar, Athleticekin partida gehien jokatu dituen jokalaria, eta Lezamako harrobiko ordezkaririk gazteena, zelai erdiraino joango dira One Club Man futbolariari laguntzeko, eta dagokion garaikurra emango diote Athleticek San Mamesen jokatuko duen partida baten atsedenaldian.

Baloreak
Leialtasuna

Klubari esker ona emateko ulertua dena, etorkizun oparoko gazte baten aldeko apustua egin eta konfiantza ematetik eliteko futbolaria bihurtzeraino.

Konpromisoa

Zaleen eta jokalarien artean ororen kide izatearen sentimendua futbolean sustatzen duen kulturaren alde.

Erantzukizuna

Jatorriaren printzipioan oinarritutako futbolaren identitate- eta herri- sorrerarekin.

Kiroltasuna

Kirolaren zentzua lehentasuna izan dadin, parte-hartzaileen artean berdintasuna zainduz.

Errespetua

Zaleei, futbola aberasten duen lehengaia bere pasioa delarik.

One Club Awarden irabazleak
One Club Man 2020
Ryan Giggs
Manchester United FC

VI OCM Award sariketaren azken irabazlea Ryan Giggs da, Manchester United taldeko jokalari mitikoa. Futbolari galestarrak 963 partida egin zituen Deabru Gorriekin, 24 denboralditan, 1991etik 2014ra bitartean. Bere palmaresaren 35 tituluei esker, futbol ingelesaren historiako jokalaririk sarituena da.  Koronabirusak eragindako osasun egoerak aukera eman arte, San Mames zain egongo da Old Trafford-en mitoa omentzeko.

ryan-giggs
One Club Woman 2020
Pia Wunderlich
FFC Frankfurt

II OCW Award sariketaren irabazlea Pia Wunderlich alemaniarra izan da, nazioarte mailan ospe handiena lortu duen emakume futbolarietako bat. 2003an munduko txapelduna izan zen. 1.FFC Frankfurt taldean hasi zen gazte mailan, eta bere karrera profesional osoa garatu du bertan. Hiru UEFA Women League, sei Bundesliga eta zazpi Kopa lortu zituen 16 denboralditan, 1993tik 2009ra bitartean. Eli Ibarrak, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen jokalari zuri-gorriak, entregatuko dio trofeoa erdilari alemaniarrari, posible denean.

pia-wunderlich
One Club Man 2019
Billy McNeill
Celtic F.C.

Athletic Clubek “One Club Man Award” bostgarren saria, urtero bere kirol bizitza Athletic Clubetik kanpoko klub bakar batean egin duen jokalariaren ibilbidea saritzeko, Billy Mcneilli eman zion. McNeill, Celticeko jokalari eta kapitain mitikoa, 18 denboralditan egon zen talde eskoziarraren lerroetan eta 822 partidu ofizial jokatuta, Celtic-eko historian neurketa gehien jokatu zituen jokalaria da.

Pasa den 2019ko maiatzaren 12an Athletic Club eta R.C. Celta de Vigoren arteko partiduaren atsedenaldian omenaldia egin zitzaion. Hiru aste lehenago McNeillen heriotza dela eta, saria bere alaba Susanek eta John Clark-ek, bere taldekide ohiak, jaso zuten.

billymcneill
One Club Woman 2019
Malin Moström
Umeå I.K.

Athletic Clubek “One Club Woman Award” lehenengo saria, urtero bere kirol bizitza Athletic Clubetik kanpoko klub bakar batean egin duen jokalariaren ibilbidea saritzeko, Malin Möstromi eman zion, 12 urtez Umeå I.K. taldeko elastikoa defendatu eta gero.

Bere lorpenen artean sei liga, lau Kopa eta Europako bi Kopa ditu; Suediarekin Munduko Txapelketan txapeldunorde bat eta Eurokopan beste bat izanda ere.

Sariaren omenaldia 2019ko apirilaren 27an egin zitzaion Athletic Club eta Deportivo Alavesen arteko partidaren atsedenaldian.

malinmostrom
One Club Man 2018
Carles Puyol
FC Bartzelona

Carles Puyolek irabazi du IV. OCM Award saria. 15 denboralditan, 1999/00tik 2013/14ra bitartean, FC Barcelonako jokalaria izan zen eta 593 partida ofizial jokatu zituen taldearekin. Saria 2018ko maiatzaren 5ean eman zitzaion, Athletic Cluben eta Real Betis Balompieren arteko partidaren atsedenaldian.

puyolocma
One Club Man 2017
Sepp Maier
FC Bayern München

III. OCM Award saria Sepp Maier-ek irabazi zuen. Alemaniako FC Bayern Municheko atezaina izan zen 13 denboralditan, 1966/67 denboralditik 1978/79 denboraldira. Saria 2017ko apirilaren 14an eman zitzaion, Athletic Cluben eta UD Las Palmasen arteko partidaren atsedenaldian.

maierocma
One Club Man 2016
Paolo Maldini
AC Milan

II OCM Award saria Paolo Maldinik eskuratu zuen. Italiako AC Milaneko jokalariak 25 denboralditan jardun zuen talde horretan, 1984/85 denboralditik 2008/09 denboraldira. Saria 2016ko maiatzaren 1ean eman zitzaion, Athletic Cluben eta Real Club Celtaren arteko partidaren atsedenaldian.

ocpa-maldini
One Club Man 2015
Matthew Le Tissier
Southampton FC

One Club Man Sariaren (OCM Awarden) lehen edizioaren irabazlea Matthew Le Tissier izan zen. Ingalaterrako Southampton FCko jokalaria izan zen 17 denboralditan, 1985/86 denboralditik 2001/2002 denboraldira. Saria 2015eko apirilaren 28an eman zitzaion, Athletic Cluben eta Realaren arteko partidaren arteko atsedenaldian.

ocpa-le-tissier