Athletic Clubek “One-Club Man Award” saria sortu du hemendik aurrera urtero bere kirol bizitza Athletic Clubetik kanpoko klub bakar batean egin duen jokalariaren ibilbidea saritzeko. Lehen edizio honetan saritua Matthew Le Tissier izan da, Ingalaterrako Southampton FCen 1986 eta 2002 urteen artean jokatu zuena.
Saridunak apirilaren 28an, asteartean, Athletic Club eta Real Sociedaden arteko partidaren atsedenaldian jaso zuen garaikurra.