Athletic Clubek “One Club Man Award” hirugarren saria, urtero bere kirol bizitza Athletic Clubetik kanpoko klub bakar batean egin duen jokalariaren ibilbidea saritzeko, Sepp Maier-i emango dio. Maier Alemaniako FC Bayern Munich taldeko jokalaria izan zen 1966/67 denboralditik 1978/79 denboraldira arte.
Saridunak apirilaren 14an, ostiralean, San Mamesen, Athletic Club eta UD Las Palmas taldeen arteko partidaren atsedenaldian jaso zuen garaikurra.