One Club Man Award 2018 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala

One Club Man Award 2018

Puyol, One Club Man Award 2018

Athletic Clubek “One Club Man Award” laugarren saria, urtero bere kirol bizitza Athletic Clubetik kanpoko klub bakar batean egin duen jokalariaren ibilbidea saritzeko, Carles Puyoli eman zion. Puyol FC Bartzelona taldeko jokalaria izan zen 1999/00 denboralditik 2013/14 denboraldira arte 593 partida jokatuz.

Saridunak maiatzaren 5ean, larunbatean, San Mamesen, Athletic Club eta Real Betis Balompie taldeen arteko partidaren atsedenaldian jaso zuen garaikurra.

puyolocma
Bihotzean daramazun taldea
Carles Puyol One Club Man saria irabazteko merezidun izango litzateke, baita lortu dituen tituluetako bat irabazi ez balu ere

Beira-arasean pilatu dituen garaikurretik harantz, txapeldunei futbol munduak eskaintzen dien esker onetik harantz, Athletic Clubek, sari honen bitartez, One Club Man delakoa futbolari baten ibilbidea saritzea du helburu, beti ere sari hau oinarri hartzen dituen zenbait balore pertsonifikatzen badituzte. Puyol Poblatik Bartzelonara heldu zen 17 urte zituela, klub horren zale zelarik, eta lehen taldera egin zuen jauzia ez zen izan batere erraza. Gorri-urdinak uzteko zorian egon zen Racingeko elastikoa janzteko asmoz, baina Reiziger jokalariak zauri bat jasan zuenez Puyoli gogo handiz bilatzen ari zen aukera paregabea etorri zitzaion, eta ez zuen aukera hura alferrik galdu. Bere lehen bosturtekoan, dagoeneko zaleen artean ospetsu bihurtuta Figori markaketa izugarria egin ondoren jokalari portugesa Camp Noun egindako itzuleran, Puyolek ez zuen txapelketarik irabazi baina bere ezaugarriek beste kluben arreta piztu zuten, eta fitxatzeko eskaintza erakargarriak heldu zitzaizkion tituluak irabazteko hitzarekin eta guzti. Orduan izan zen Puyolek OCM Award-eko oinarrizko baloreetako bat hobeki idurikatu zuenean: leialtasuna.

Bere ibilbidean zehar, behin baino gehiagotan aitortu du ez dela gauza bera sentitzen irabazitako titulua “bihotzean daramazun taldearekin bada”, edozeinen kide izatearen sentimendua eta etxekoekin arrakasta partekatzeko zoriontasunaren garrantzia nabarmenduz.

Historiak Puyolekin betirako lotuko duen beste baloreetako bat, OCM Award-ek ere goraipatzen duena, kiroltasunarena da. Aurkariari eta aurkariaren zaleei izandako errespetuak beti izan du lehentasuna lehiaketaren beste gauza guztien gainetik. Aipagarri ere bazen Puyolek bere ibilbide futbolistikoan jasan dituen zorigaiztoak zer nolako sendotasunaz aurre egin zien. Pertsonalak, Abidal taldekidearen gaixotasuna, Tito Vilanovaren hiltze, eta batez ere aitaren heriotzaren ostean, baita kirol zorigaiztoak ere, orotara 40 zauri izan zituela, ia gehienak traumatikoak, bere kemena eta duintasuna zela eta. Beti altxatu zen borrokara itzuliz, eta beti klub berdinaren alde.