2007an hasi zen Athletic Club erakundearekin harremanetan. Gaur egun Zerbitzu Medikoen burua da. Medikuntza eta Kirurgia Orokorraren arloan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Heziketa Fisiko eta Kirol Medikuntzan espezializatu zen Madrilgo Konplutentsean. Euskal Herriko Zientzia eta Kirol Fakultatean ere lan egin zuen, baita Getxoko Fadura kiroldegiko Hobekuntza Zentroko Zerbitzu Medikoan ere.