Juan Luis Fuentesek bere jokalari etapa bukatu zuen, baina kirolarekin harremanetan jarraitu zuen. 2002an sartu zen Athleticen, behe mailetako entrenatzaile gisa, eta haur kategoriatik igotzen joan zen apurka-apurka, Bilbao Athleticera heldu arte. Ondoren, Nesken Lehenengo Taldea zuzentzen aritu zen lau denboraldiz, 2011 eta 2015 urteen artean. Sasoi horretan hiru liga lortu zituzten eta Erregina Koparen bi finaletara ere heldu ziren. Gaur egun Nesken taldeko Scouting, Kaptazio eta Metodologia arloko arduraduna da.