Webgune honek bere 'cookies'ak eta beste batzuenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzen 'cookies'en erabilera onartzen duzu. Dena dela, edozein unetan 'cookies'-en konfigurazioa alda dezakezu. ok
.: Athletic Club - Web Ofiziala :.
EUSKARA     CASTELLANO     FRANÇAIS     ENGLISH
DENDA  |  SARRERAK
Twitter  Facebook  Google +  Youtube  Instagram
ATHLETIC CLUB
2018KO URRIAREN 23A, ASTEARTEA
SAN MAMES

San Mames munduko futbolean maila altueneko erreferentzia da. Nazioartean mitikotzat jotzen den zelaia da, eta izendatzeko erabiltzen den izena ere ezaguna da: "Katedrala".

1913an inauguratu zen gaur egun estadioa dagoen leku berean. Ehun urte beranduago estadio zaharrak San Mames berriari eman dio lekukoa. Estadio berriak 53.000 ikuslerentzako lekua du eta estandar zorrotzenen arabera diseinatu dute, UEFAren Elite mailaren arabera.

Lehenik garrantzitsua da azpimarratzea estadioaren kokalekuak pieza arkitektonikoa bihurtzen duela indarra eta tinkotasuna emanez. Izan ere, Ensantxearen hiri-egituraren amaieran dago, ibaian, Olabeagan eta Zorrozaurren modu pribilegiatuan kokatuta, baina, aldi berean, hiriko zonalde horretan dauden gainerako eraikinak errespetatuz. Hausnarketa horretatik sortzen dira, hain zuzen ere, bere diseinuan kontuan hartu diren hainbat alderdi, hala nola, eraikinaren bolumen kontzepzioa, besteekiko harremanean eta ez kirol instalakuntza soil gisa. Hizkera modernoa, irudi aurreratua eta presentzia eta berezitasun indartsua oinarrizko alderdiak dira, beraz.

Bigarrenik, orokorrean baliorik izaten ez duten estadioko lekuei balioa eman nahi izan zaie, estadioaren perimetroan eta harmailen atzeko aldearen artean dagoen espazioari, bertatik pasa behar baita harmailetara joateko eta hauetatik irteteko. Espazio horiei balio erantsia emateko ezaugarri bereziak emateaz gain espazio horiek hiriarekin eta ingurunearekin harreman estua izatea izan da proiektuaren estrategia.

Oinarrizko elementuetako bat eta dudarik gabe San Mames berriaren ezaugarri izango dena fatxadari emandako trataera izango da, ia gardena eta iragazgarria da, segurtasun irizpideen arabera ikusleak atera ahal izateko. Azal iragazgarriaren helburu nagusia estalkiaren mugak argi zehaztea da, eta erraz bereizten den irudia izatea. Elementu bertikalez osatuta dago, eta duten dimentsioari esker gardentasun egokia ematen dute kanpoko espaziotzat hartzeko eta ikusleak kanporatzea bermatzeko.

Estadio berriaren barruko diseinuari dagokionez, San Mames estadioa berezi egin zuten ezaugarriei jarraipena ematen zaie.

Estadio berriak zaharraren neurriak ditu, 105 x 68 metro, eta joko zelaiaren eta harmailako lehen lerroaren artean nazioarteko legeek eskatzen duten gutxieneko distantzia errespetatzen da.

Estadio berriko joko zelaia zonaldeko rasantea baino 7,8 metro beherago dago eraikinaren altuera osoa gutxitzeko eta beheko harmailara sartzeko oztopoak saihesteko. Gainera, estadioaren perimetro osoa oinezkoentzako egitea lortu da eta horrek ikusleen joan-etorria errazten du eta partidurik ez dagoen egunetan hiriarentzako espazio bihurtzen da.

Harmailaren diseinua ona da zaleak joko zelaira ahalik eta gehien hurbildu ahal izateko.

Harmaila nagusien eta estalkiaren diseinuaren helburu nagusia "presio efektua" lortzea da, baita San Mamesen hain berezia den harmailaren eta zelaiaren arteko harremana sendotzea ere. Horretarako, erosotasun parametroek uzten duen neurrian harmailak malda handiarekin proiektatzen dira, eta estalkiko elementu nagusiak erradialak dira joko zelaiaren erditik hasita. Harmaila nagusi horien artean harmaila txikiago bat dago, palkoak eta ohorezko tribunak hartzen dituena.

Horiez gain konplexuak zerbitzu hauek ere baditu: Museoa, merkataritza gunea, jatetxea, kafetegia, ekitaldietarako aretoa, bilera aretoa eta hitzaldi aretoa.

GURE BABESLEAK:
BBK New Balance IMQ San Miguel bet 365
Hosting Ofiziala: Hostalia - Leiho berri bat irekiko da
KONTAKTUA (+34) 94 424 08 77 PUBLIZITATEA LEGEZKO OHARRA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA COOKIES WEB MAPA

© 2000-18 Athletic Club

Guggenheim Bilbao  Bai euskarari