AC Museoa

Gogoratu zarena, irakatsi maite duzuna

Museo modernoa da, objektu baliotsuak erakusgai jartzeko zein bisitariak gozatzeko eta entretenitzeko diseinatua.

1.400 metro koadro, guzti-guztiak Athletic Cluben historiari eskainiak: mende batetik hona gordetako jatorrizko 500 objektu baino gehiago, iragan eta orainaldi zurigorria kontatzen dutenak (sariak, janzkerak, material grafikoa eta ikus-entzunezkoak), ikus-entzunezko 4 ekoizpen, 13 sistema interaktibo, 600 bideo, 102 pantailako videowall murgiltzailea, adin guztientzako denbora-pasak dituen ludoteka…

Munduan parerik ez duen lehoien taldearen filosofia berezia biltzen duen espazio aparta. Athletic Club gogoratzeko, sentitzeko eta izateko espazioa.

Athletic Cluben izaera berezia ulertu nahi baduzu, zatoz Museora eta egin bidea.

Tour osoa San Mames

Museoko bista hankamotz geratuko litzateke, San Mames estadioaren -futbolaren
Katedrala izenez ezagutzen denaren- barrunbeetan ibilbide gidatua egin ezean.

athletic-museo-tour-san-mames
athletic-museo-tour-san-mames
Tourra + Museoa

San Mamesek, Katedralak, 105 urte baino gehiago daramatza solairu berean futbolari emanda… eta aldi berean Europako futbol-zelairik puntakoenetako bat ere bada.

Imajinatu zeure burua futbolari, sentitu zelaian sartzearen zirrara, ezagutu prentsa-aretoa, etxekoentzako aldagelak, eta irten aldagelen tuneletik eta egin topo Pitxitxi mitikoarekin… Bizi San Mames belarrean!

Museoaren eta San Mameseko tourraren ordutegiak

Uda (martxotik urrira): 10:00etatik 20:00etara.
Negua (azarotik otsailera): 10:00etatik 19:00etara.

San Mameseko tour gidatua ordu erdian behin, 10:45etik aurrera. 35 lagun onartuko dira gehienez bisita/tour bakoitzean.

* Ordutegiak eta bisitak aldatu egin daitezke partida-egunetan, atea itxita egiten diren entrenamenduetan edo San Mamesen egon daitezkeen beste ekitaldi batzuetan.

athletic-ac-museoa-jugadores-
Tarifak

Sarrera Museoa + San Mames TOURRA
Helduak: 14 €
Umeak (6-14): 5 €
Umeak (0-5): Doan (3 heldu bakoitzeko)
Bazkideak eta Fundazioko txartela: 6 €
Bazkideak eta Fundazioko txartela <= 14 urte: Doan.
Taldekako bisitak: argibideak 944661100 telefono-zenbakian eta museoa@athletic-club.eus helbide elektronikoan.

Sarrera Museoa
Helduak: 10 €
Umeak (6-14): 3 €
Umeak (0-5): Doan (3 heldu bakoitzeko)
Bazkideak eta Fundazioko txartela: 4 €
Bazkideak eta Fundazioko txartela <= 14 urte: Doan

athletic-museo-historia
Lekua eta kontaktua

San Mames Museoa. 19. eta 20. ateen artean.
Rafael Moreno «Pitxitxi» kalea zk.g. Bilbo 48013

Telefonoa: 944661100
Helbide elektronikoa: museoa@athletic-club.eus

athletic-museo-ubicacion
García Ergüin: "Athletic, futbolaren balleta"
Aldi baterako erakusketa

Tamaina handiko 15 laukik 1977ko Kopara eta UEFAra iritsi zen taldeak bizi izandako uneak irudikatzen dituzte, artistaren objektuekin eta sorkuntza-lanari buruzko bideoekin batera.

athletic-expo-garcia-erguin
athletic-expo-garcia-erguin
Feedback