Itsasoa, lurra eta airea galaz jantzita
San Mames Jatetxean Bizkaiko sukaldaritzaren tradizioak kokaleku paregabe batekin egiten du bat: izen bereko futbol-zelaiarekin. San Mamesen, sukaldaritza-filosofiarekin bat egiten dute espazioak, soropilak, harmailetako koloreek eta Bilboko Zeruak. Futboleko 100 urte baino gehiago moztu, erregosi eta prestatu ditugu, «Bizkaiko Sukaldaritzaren» tradizio gorena dasta dezazun.
Edariak futbolaren zaporea eta janariak garaipenaren zaporea duten lekua
Futbolaren eta Athleticen zaleentzako lekurik egotekotan, La Campa de los Ingleses taberna da. XIX. mendean, garai hartan Bilbon ezezaguna zen kirol batean jokatzen zuten britainiar marinelengandik hartu zuen landak izena (eta ondoren tabernak). Hori izan zen hain zuzen FOOTBALLaren jatorria Bilbon.
Entretenimenduaren, kirolaren eta gastronomiaren kontzeptu berritzailea
‘Athletic esperientzia’ eta kalitatezko aisialdia uztartzen dituen espazio multifuntzionala da. Bertan, gure taldeen partidak eta beste kirol batzuen emankizunak, kontzertuak, DJ saioak, e-sportak edo vermú saioak jarraitu ahal izango dira. Tokiak pantaila erraldoiak, argiztapen-efektuak eta soinu inguratzailea ditu, lehen mailako esperientzia bikaina sortzeko.