Ostalaritza

San Mames Jatetxea

Itsasoa, lurra eta airea galaz jantzita

San Mames Jatetxean Bizkaiko sukaldaritzaren tradizioak kokaleku paregabe batekin egiten du bat: izen bereko futbol-zelaiarekin. San Mamesen, sukaldaritza-filosofiarekin bat egiten dute espazioak, soropilak, harmailetako koloreek eta Bilboko Zeruak. Futboleko 100 urte baino gehiago moztu, erregosi eta prestatu ditugu, «Bizkaiko Sukaldaritzaren» tradizio gorena dasta dezazun.

san-mames-jatetxea
La Campa de los Ingleses

Edariak futbolaren zaporea eta janariak garaipenaren zaporea duten lekua

Futbolaren eta Athleticen zaleentzako lekurik egotekotan, La Campa de los Ingleses taberna da. XIX. mendean, garai hartan Bilbon ezezaguna zen kirol batean jokatzen zuten britainiar marinelengandik hartu zuen landak izena (eta ondoren tabernak). Hori izan zen hain zuzen FOOTBALLaren jatorria Bilbon.

taberna-la-campa-de-los-ingleses
Ambigú

Tradizio gastronomikoa

San Mameseko harmailetako goiko aldeko eta beheko aldeko tribunetan aurkituko dituzu «Poza» tabernak, hiriaren erdigunetik zelairaino doan kalea gogoratuz. Partidaren aurretik zaletu guztiak biltzen dituen tradizioari egindako keinua.

athletic-restaurantes-ambigus
Feedback