Athletic Club - Valencia CF
Jardunaldia 7
Liga

Athletic Club - Valencia CF

Athletic Club
Athletic Club
01
Valencia CF
Valencia CF
  • Cheryshev 26'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

42.420 pertsona

Denboraldiko lehenengo porrota

Athleticek galdu egin du San Mamesen Valentziaren aurka, Cherysheven golarekin

undefined

Athleticek 2019-20 denboraldiko lehen partida galdu  du San Mamesen, Valentziaren aurka 0-1 galdu ondoren. Valentziak partida serioa egin du, lehen zatian batez ere, eta kontraerasora egindako jokaldi batean lortu du gola, Cherysheven erremateari esker.

Kanpokoek baloiaren jabetza izan dute lehen zatian eta abagune garbiak izan dituzte: Maxi Gomezek arriskua sortu du area zuri-gorrian, baita Garaykren jaurtiketa batek ere, baina Unai Simonek ondo erantzun du.

Valentziak kontraerasoan lortu du gola: Ferranek azkar egin du gora eta goleko pasea egin dio Cheryshevi. Honek ez du hutsik egin eta garaipenaren gola eman dio kanpoko taldeari. Epaileak VAR-a kontsultatu behar izan du Maxi Gomezen balizko jokoz kanpo bategatik, baina gola markagailura igo da azkenean. Denboraldi honetako San Mameseko gotorlekua desegin da, 296 minutu jokatu ondoren.

Simonek geldiketa ona egin dio Maxi Gomezi bigarren zatiaren hasieran, aurrelari valentziarra atezainaren aurrean bakarrik zegoenean. Apurka-apurka aurrera egin du Athleticek, eta Iñaki Williamsek talde zuri-gorriaren abagunerik argiena izan du: Caparen erdiraketa ona erramatatu du Iñakik, baina Cillesenen gelditak eta zutoinak Athleticen gola saihestu dute.

Berdinketa gertu izan du Athleticek, nahiz eta Valentziak bigarren gola egiteko aukerak izan dituen ere. Simonek Cherysheven bigarrena saihestu du oinekin egindako geldiketa onari esker. Valentziak erritmoa moteldu du partidaren amaieran eta hiru puntuak etxera eraman ditu bueltan. Eguneko albisterik txarrena partidua bukatzear zela iritsi da: Yurik min handia hartu du sorbaldan eta berdegunea utzi behar izan du, ohatilaren laguntzaz. Ferranek 0-2koa izan du azken jokaldian, baina Yeraik kornerrera bidali du baloia, jaurtiketa gorputzarekin gelditu ondoren.

 

FITXA TEKNIKOA

Athletic Club: Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; Ibai, Raúl García, Muniain; eta Williams. Cambios: Aduriz Ibairen ordez (61’), Beñat Unai Lópezen ordez (61’) eta Lekue Caparen ordez (82’).

Valencia CF: Cillessen; Wass, Garay, Diakhaby, Jaume Costa; Ferrán, Parejo, Coquelin, Cherishev; Rodrigo Moreno eta Maxi Gómez. Cambios: Gabriel Paulista Diakhabyren ordez (46’), Manu Vallejo Maxi Gómezen ordez (67’) eta Rubén Sobrino Cherysheven ordez(85’).

Gola: 26. min, Cheryshev

Epailea: Melero López. Txartel horia Cherishevi (19’), Rodrigori (33’), Diakhabyri (46’), Unai Lópezi (50’), Adurizi (76’) eta Cillesseni (88’).

Zelaia: San Mames: 42.420 ikusle. Javi Salgadok ohorezko sakea egin du, saskibaloiko jokalari bilbotar historikoak.