Real Sociedad - Athletic Club
Euskal Herria Kopa Finala

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
30
Athletic Club
Athletic Club
  • 30' Maddi
  • 37' Nahikari

KokapenaGarmendipe , Azpeitia

Athleticen emakumezkoen taldea galtzaile EH Kopa txapelketako finalean

Erreala 3-0 nagusitu da lehoi emeen aurka baloi geldietan gehiago asmatu ostean

undefined

Athleticen emakumezkoen taldeak ezin izan du bere zortzigarren Euskal Herriko Kopa izango litzatekeena irabazi. Talde zurigorriak hiru eta huts galdu du Real Sociedad taldearen aurka Azpeitian jokatu den partiduan, gipuzkoarrak eraginkorragoak izan direlako aurkariaren ate aurrean.

Partiduko lehenengo minutuetan ez da gol aukerarik izan lehenengo gol aukera garbia heldu arte. 11. minutuan Eunateren erdiraketa langara bidali du buruz Lucia Garciak.

Markagailuko oreka 30. minutuan apurtu da baloi geldi batean. Bigarren zutoinean sareetara errematatu du Maddik Itxasok bikain ateratako falta. Athletic erantzuten saiatu da baina etekinik gabe eta lehenengo golaren antzeko jokaldi batean heldu da txuri urdinen bigarrena, Nahikarik sartu du gola.

Nahiz eta atsedenaldian entrenatzaile zurigorriak aldaketak egin, egoera ez da aldatu bigarren zatian eta laster heldu da hiru eta hutsekoa Leire Bañosek egindako jaurtiketa batekin. Lucia Garciaren pare bat barnekaldi eta Erika Vazquezen falta jaurtiketa izan dira Athleticen aukera bakarrak aldeak murrizteko markagailuan. Azkeneko 15 minutuetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute zurigorriek epaileak Vanesa Gimbert kaleratu eta gero.

FITXA TEKNIKOA:

Real Sociedad: A. Nanclares, Iraia, Maddi, Nahikari (k), Itxaso, N. Eizagirre, M. Cardona, L. Baños, Barbara, Lucia eta N. Mendoza. Aulkitik atera dira Etxezarreta, Palacios, Tejada, S. Olaizola, Manu eta C. Bautista.

Athletic Club: Ainhoa (k), Moraza (Azkona 70′), V. Gimbert, M. Unzue, Eunate, Maite, Valdezate (A. Sierra 46′), Nekane, L. Garcia (Ainhoa A. 84′), Erika Vazquez eta Leia (Jone Ibañez 46′).

Epailea: Lidia Barragan Gaspar. Marrazainak: Nerea Rebollo Valdivia eta Itsaso Ibarreta Lucena.

Golak: 1-0: Maddi (30′), 2-0: Nahikari (37′) eta 3-0: L. Baños (55′).