Athletic Club - CA Osasuna

Athletic Club - CA Osasuna

Athletic Club
Athletic Club
53
CA Osasuna
CA Osasuna
  • 37' Erika V.
  • 55'90' Azkona
  • 78'89' Leia
  • Zugasti 85'

KokapenaJesús María Pereda , Medina de Pomar

Lehoi emeen garaipen sufritua Osasunaren aurka

Emakumezkoen Athletic Clubek 5-3 gorritxoak hartu ditu mendean Medina de Pomarren jokatutako lagunartekoan

undefined

Emakumezkoen Athletic Clubek bost eta hiru irabazi zuen Club Atletico Osasunari Medina de Pomarren jokatutako lagunartekoan. Giro ederra egon zen Burgoseko herrian zale zurigorrien artean. Gainera, las Meridandeseko peña zurigorri ofizialak Erika Vazquezi bere kirol ibilbideagatik errekonozimendu bat eskaintzeko aprobetxatu zuen.

Hasieran partidua nahiko trabatua izan da bi taldeen huts nabarmenekin. Hala ere, 21. minutuan Leia agertu zen Erikari sekulako asistentzia emateko ezker hegaletik. Aurrelariak gainetik jarri zuen Athletic Monenteren bi abagune on izan ostean.

Bigarren zatia hasi eta bi minutura Osasunaren suspertzea etorri zen. Celiak buruz partidua berdindu zuen, Leguinaren geldiketa saiakera ezerezean utziz.  Berdinketarekin, Athleticek erasoan hobetu zuen nabarmen eta Azkonaren bitartez, 56. minutuan, bi eta batekoa jarri zuen zelaira sartu eta berehala. Aurrelariak atezainari izkin egin eta berdinketa hautsi zuen.

Lehoi emeek erasora jo zuten dudarik gabe eta saria eskuratu zuten Leiaren jokaldi on batean. Atezainari baloia loratu eta gero gainditu zuen aurrelariak eta 3-1ekoa markagailuan jarri zuen. Behin betiko markagailua zirudien baina Osasunak distantziak murriztu zituen Carrilloren jaurtiketa eder batekin eta 85. minutuan Zugazti zurigorrien baloi galtze bat aprobetxatu zuen partidua berdintzeko.

Athleticek ez zuen amore eman amaiera arte eta garaipena eskuratzeko borrokatu zuen. Eta halaxe izan zen. Leia eta Azkonak sartutako bi golei esker, partiduaren azken txanpan, partidua Villacamparen nesken alde jarri zen. Beste garaipen bat lehoi emeentzat, denboraldi-aurrea borobiltzen jarraitzeko.

FITXA TEKNIKOA

Athletic Club:  A. Leguina, Cirauqui ( Moraza , Sierra (Naroa Uriarte 46′), A. Álvarez, Nerea (Moraza 67′), Jone Ibañez, Marta (Amaiur 67′), Monente (Maite 55′), Cerro, Erika ( Azkona 46′), Leia.

CA Osasuna: Sampaio, Zumarraga (Oihane 46′), Facila, Urdániz (Marian 55′), Garde (k), Rodriguez (Lioia 46′), Rivas (Maria Blanco 46′), Valeriano, Iara (Sala 46′), Ochoa (Patricia 55′), Herrera.

Golak: 1-0 Erika 22′; 1-1 Celia 47′; 2-1 Azkona 55′; 3-1 Leia 77′; 3-2 Carrillo, 78′; 3-3 Zugasti 85′; 4-3 Leia 90′; 5-3 Azkona 91′.