Athletic Club - Real Betis Féminas
Jardunaldia 6
Liga F

Athletic Club - Real Betis Féminas

Athletic Club
Athletic Club
21
Real Betis Féminas
Real Betis Féminas
  • 2' Azkona
  • 55' Garazi (p.)
  • M. van Dongen 66'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Betisen aurkako garaipen handia

Zuri-gorriek bigarren partida jarraian irabazi dute Primera Iberdrola ligan, Azkona eta Garaziren golekin

undefined

Bi garaipen jarraian lortzearen garrantzia nabarmentzen zuen Angel Villacampa entrenatzaileak, eta hala egin dute bere jokalariek, Lezaman jokatutako partidan Real Betis mendean hartuta. Emakumezkoen Athletic Clubek 2-1 irabazi du talde andaluziarraren kontra, Primera Iberdrola ligako seigarren jardunaldia. Bigarren garaipena segidan dute honakoa, joan den astean Realaren aurka irabazi ondoren.

Nekanek Reale Arenan egin bezala, gaurkoan Ane Azkonak sartu du gola partida hasi eta berehala. Aurrelariak Morazaren erdiraketa baten ondoren sortutako aldaratzea baliatu du 2. minutuan gola egiteko. Betiseko jokalariak berdinketaren gola bilatu dute Priscilaren jaurtiketa batekin baina Nekanek eta Marta Unzuék gertu izan dute zuri-gorrien bigarrena.

Betis ondo zabaldu da berdegunean eta lehen zatiaren amaieran eta bigarrenaren hasieran abagune argiak izan ditu. 55. minutuan baina, zuri-gorrien aldeko penaltia adierazi du epaileak, Cazallak baloia eskuarekin jo ondoren. Garazik ez du hutsik egin eta bigarren jarri du markagailuan. Betisek ez du amore eman eta aldeak murriztu ditu Van Dongenen golari esker. Athleticek markagailuari eutsi dio eta konfiantza berreskuratzen jarraitzen du. Nekane eta Jone Ibañez lesionatuta irten behar izan dute berdegunetik, arazo fisikoak direla eta.