RCD Espanyol - Athletic Club
Jardunaldia 7
Liga F

RCD Espanyol - Athletic Club

RCD Espanyol
RCD Espanyol
12
Athletic Club
Athletic Club
  • 44' Del Estal (p.)
  • Lucía García 54'74'

KokapenaDani Jarque , Sant Adrià de Besòs

Bi ez, hiru gabe

Emakumezkoen Athletic Clubek partidari buelta eman eta 1-2 irabazi dio RCD Espanyoli, hirugarren garaipena jarraian

undefined

Zuri-gorriek 1-2 irabazi dute ligako azken sailkatuaren etxean. Villacamparen jokalariak 1-0 galtzen joan dira atsedenaldira, baina bigarren zati on bati esker buelta eman diote markagailuari. Lucia Garciak sartu ditu zuri-gorrien bi golak.

Partidako lehen minutuetan zelaian agintzen saiatu dira zuri-gorriak. Azkonak zortea probatu du urrutiko jaurtiketa batekin, baina baloiak Montseren eskuetan bukatu du. Errematatzailerik aurkitu ez duen erdiraketa arriskutsu batekin erantzun du Kataluniako taldeak. Damarisek eta Lucia Garciak ahaleginak egin dituzte Montseren atean arriskua sortzeko, baina euren erremateek ez dute atearen markoa aurkitu. Ez Athletic ez Espanyol, ez dira fin ibili lehen zatian eta hutsegite asko egin dituzte.

RCD Espanyolek ere ezin izan du zuri-gorrien defentsa lerroak gainditu. 43. minutuan baina, Ayaka abiadura bizian sartu da areara eta Maite Orozek falta egin dio. Epaileak penaltia adierazi du eta Del Estalek ez du hutsik egin. Arrisku handirik sortu gabe, Kataluniako taldea markagailuan aurretik joan da atsedenaldira.

Bigarren zatian partidari buelta emateko kapazak izan dira Villacamparen jokalariak. Indar eta irizpide handiz egin diote aurre norgehiagokari, eta kataluniarren baloi galera baten ondoren berdinketaren gola egin du Lucia Garciak, 53. minutuan. Marta Pereak pasea ederra egin dio eta honek ez du hutsik egin. Banakoarekin, Athleticek dio aurkaria estutzeari utzi.

73. minutuan Yulema Corresek goleko pasea egin eta Lucia Garciak bigarrena egin du. Bi aurrelariak berdegunera itzuli dira gaur euren lesioak gainditu ondoren. Athleticek eroso bukatu du partida eta hirugarren garaipena jarraian lortu du Primera Iberdrolan.