Athletic Club - Sevilla FC
Jardunaldia 13
Liga F

Athletic Club - Sevilla FC

Athletic Club
Athletic Club
00
Sevilla FC
Sevilla FC

KokapenaLezama 2 , Lezama

Golik gabe Lezaman

Athletic nagusi izan zen lehen zatian, baina ate aurrean ez zuen asmatzerik izan; hala ere, laugarren jardunaldia jarraian bete dute puntuak lortzen

undefined

Emakumezkoen lehen taldeak etxean jokatu zuen 2019ko bere azken partida. Berdinketaz (0-0) bukatutako neurketaren lehen zatian lehoi emeak izan ziren nagusi, eta zenbait aukera izan zituzten. Hala ere, Sevilla FC erosoago sentitu zen bigarren zatian eta norgehiagoka parekatzea lortu zuen partida ireki bati bidea emanez.

Partida andaluziarren aldeko abagune argiarekin hasi zen. Comettik aldaratze bat jaso zuen eta bere burukada samurrak langan jo zuen. Hortik aurrera zuri-gorrien kolore argia hartu zuen lehen zatiak, Villacamparen aukerak bata bestearen atzetik etorri baitziren. 17. minutuan Damarisen gol bat baliogabetu zen erdilariak bere errematean falta egiteagatik. Athletic areaz kanpoko hainbat jaurtiketatan saiatu zen, baina Cata adi zegoen beti. Atsedenaldiaren atarian, sevillarrek beste aukera on bat izan zuten Zdunek egindako erremate akrobatiko baten bitartez, baina De la Navak eskuarekin kornerrera desbideratu zuen.

Atsedenaldian, Eunate zelaira sartu zen Morazaren ordez, azken honek orkatilan mina zuela eta. Sevilla FCk intentsitate puntu bat sartu zion neurketari bigarren zatian, eta partida hobeto irakurri zuen. Haizeak etengabeko arriskua izaten jarraitu zuen baloi geldiko jokaldi guztietan. 67. minutuan, De la Navak geldiketa bikaina egin zuen Zdunaken jaurtiketa batean. Sevilla FC taldeak Payne aurrelari estatubatuar arina bakarrik utzi zuen aurrealdean. Lehoi emeak saiatu egin ziren eta Yulemak, 80. minutuan, gol aukera ezin hobea izan zuen baina bere jaurtiketa desbideratu egin zen. Handik gutxira, azken txanpan jada, Luciak, asmo handiz, Catari atepean bere erreflexuak erakustera behartu zion jaurtiketa kornerrera bidaltzeko.

Beraz, bigarren berdinketa jarraian eta laugarren jardunaldia zuri-gorriek porrota ezagutu gabe egin dutena aurtengo Lezamako azken partidan. Hurrengo jardunaldian Huelvara doaz Sportingen aurka jokatzeko larunbatean, 16:00etan.