Madrid CFF - Athletic Club
Jardunaldia 17
Liga F

Madrid CFF - Athletic Club

Madrid CFF
Madrid CFF
41
Athletic Club
Athletic Club
  • 5' Antônia
  • 8' Chikwelu
  • 20' Geyse
  • 84' Fernández
  • Lucía García 34'

KokapenaMatapiñonera , San Sebastián de los R.

Partidaren hasiera txarrak lehoiak zigortu ditu

Athletic Clubek 4-1 galdu du Madrid CFFren aurka Matapiñoneran, lehen 20 minutuetan 3 gol jasota

undefined

Athleticek egoera zaila zuen Matapiñoneran partida hasi aurretik. Gripeak eragindako bajek, aurkariaren premia larriak eta Geyseren potentziak -urtarrilean Benficatik heldutako aurrelaria- partida oso zaila aurreikusten zuten.

Hala ere, zuri-gorrien abagune argiarekin hasi zen partida. Maria Diazek, Azkonaren paseaz baliatuz, markagailua irekitzeko aukera izan zuen baina bere jaurtiketa kornerrera bidali zuen Pozak. Hasiera horrekin ez zuen ematen Madril CFF taldea hiru gol lortzeko kapas izango zenik. 5. minutuan iritsi zen lehen gola korner baten irteeran. Da Costak aldaratze bat jaso eta ez zuen barkatu. Handik gutxira, Chikweluk 2-0ekoa jarri zuen markagailuan korner baten ostean. Kolpe gogorra hamar minutu eskasean. Villacamparen neskek aurkariaren zelaian jokatu nahi izan zuten baina Geyse Andereren aurrera iritsi zen lasterketa bizkor batekin eta partidako 19. minutuan 3-0 jarri zuen markagailuan.

Hiru goleatzaileak, Madrildarren neguko merkatuan egindako fitxaketak dira, jaitsierako postuak saihestu nahiean, joan den irailetik ligan partidarik irabazi gabe egon ostean. Athleticek aldea murriztu zuen atsedenaldira heldu baino lehen, 33. minutuan Pozak huts egin eta gero. Luciak denboraldiko bere seigarren gola lortu zuen.

Bigarren zatian, Villacampak Irene Oguiari eman zion sarrera. Durangarra, denboraldi honetan debuta egin duen hirugarren jokalaria da. Amaiurrek ere denboraldi honetan debutatu du (Andrea de la Navak lehen jardunaldian) eta bigarren zatian jokatzeko aukera izan zuen. Oihane Hernandezek area kanpotik egindako jaurtiketa izan zen bigarren zatiko aukera bakarrenetakoa, talde zuri-gorria ez da kapas izan Madril CFFen area ingurura hurbiltzeko edo arriskua sortzeko. Are gutxiago 85. minutuan Geysek bere abiadura erakutsiz Laura Fernandezi laugarren gola sartzen lagundu zionean.

Athleticeko jokalariak, partidaren hasiera txarraren ondorioz, esku-hutsik bueltatu dira. Entrenatzaile zuri-gorria ahal dituen jokalari guztiak berreskuratzen saiatuko da Lezamako hurrengo partidarako. Valentzia CF, puntu beharrizanez dagoen beste talde bat, Lezaman izango da igandean, 11: 00etan.