Real Betis VS Athletic Club 2020-2-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
21. Jardunaldia

Real Betis2 : 2Athletic Club

Priscila19'
Abam72'
Damaris68'
Y. Corres87'
Laburpen bideoa
Estadioa
Luis del Sol
Herria
Sevilla
Data
22/02/2020
Ordua
13:00
Data eta ordua
2020-2-22 - 13:00

Neskek puntuak pilatzen jarraitzen dute ligan

Athletic Clubek birritan berdindu du neurketa; 2 eta 2koarekin bukatu da Betisen aurkako neurketa eta Naroa Uriartek debuta egin du gaur

2020ko ots. 22a

Lehoiek puntuak pilatzen jarraitzen dute Ligan, gaurkoan Betisen aurka bi aldiz berdindu ondoren. Kopako partida jomugan, Angel Villacampak aldaketak sartu ditu hamaikakoan eta Nerea Nevadok lehen aldiz jokatu du hasieratik. Gainera, bigarren zatian, Naroa Uriartek debuta egin du lehen taldearekin partida ofizial batean, eta Amaiur Sarriegik ere minutuak jokatu ditu. Deialdian sartutako B taldeko hiru jokalariak presente izan dira berdegunean.

Partida Orozen abagune batekin hasi da, areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Bi taldeak nor baino nor izan dira lehen minutuetan, Luis del Sol Kirol Hiriko belar sintetikoaren gainean. Piemonteren taldeak arriskurik gabeko zenbait hurbilketa izan ditu lehen minutuetan, eta 19. minutuan iritsi da Priscilaren gola. Aurrelari beteranoak Paula Perearen asistentzia aprobetxatu du Andrea de La Nava gainditzeko. Erantzuna Maite Orozen beste urruneko saiakera batekin iristen da, baina kanpora joan da baloia. Lehen zatia abagune handirik gabe bukatu da.

Aldageletatik igaro ondoren beste kolore bat hartu du partidak. Lehoiek intentsitatea ido eta mendean hartu dute Pierrek zuzendutako taldea. Eunatek bi aukera izan ditu markagailua berdintzeko, eta Yulemak ere aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa indartsua langaren gainetik joan da. Berdinketa Damarisek egin du, Eunateren pase bikaina baliatuta, 68. minutuan.

Berdinketak ez du asko iraun markagailuan, Abamek aldaratze bat baliatu baitu 72. Minutuan Betisen bigarrena egiten. Hala ere, Villacamparen jokalariek ez dute itxaropena galdueta Valdezateren jaurtiketak zutoinean jo ondoren, Yulemak ez du hutsik egin, 86. minutuan. Betis erabat estutu du Athleticek azken minutuetan eta irabazteko aukera izan du Damarisen oinetan.

Zuri-gorriek lau jardunaldi daramatzate puntuak pilatzen Primera Iberdrolan. Indarrak berreskuratu eta beste borroka gogor baterako prestatu behar dute orain, asteazkenean San Mamesen (19:00etan) Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida jokatu behar dute eta.