Athletic Club VS Madrid CFF 2020-11-5 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
5. Jardunaldia

Athletic Club2 : 0Madrid CFF

Lucía García43'
María Díaz74'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
05/11/2020
Ordua
18:00
Data eta ordua
2020-11-5 - 18:00

Lehoiek mendean hartu dute Madrid CFF

Athletic Clubek 2 eta 0 irabazi dio Madril CFFri Lucia Garcia eta Maria Diazen golekin eta Europako hirugarren postuari heldu dio

2020ko aza. 5a

Primera Iberdrolan bost jardunaldi jokatu ostean, Athletic Clubek galdu gabe jarraitzen du. Zuri-gorriek 2 eta 0 irabazi diote Madril CFFri, liga hasiera honetan sasoiko bi talderen arteko neurketa lehiatu batean. Lucia Garciaren eta Maria Diazen golek madrildarrak mendean hartu eta sailkapeneko hirugarren postura igo dute Athletic, Bartzelonaren eta Atletico Madrilen atzetik. Zuri-gorriek 11 puntu dituzte jokoan zeuden 15etik.

Partida erritmo eta intentsitate handiarekin hasi da. Madrildarrak oso indartsu atera dira partidara eta neurketaren kontrola izan dute hasieran. Zuri-gorrien defentsa sendo mantendu da eta Andrea de la Navak ez du aurkariaren jaurtiketetan parte hartu behar izan. Ez da ia aukera argirik izan lehen zatian, Maria Diazen jaurtiketa bat izan ezik. Golaren jokaldia iritsi den arte. Lucia Garciak madrildarren akats bat aprobetxatu du Paola Ulloaren aurrean planto egin eta atsedenaldiaren atarian hura gainditzeko.

Bigarren zatia hasi eta gutxira Cantuariok aukera paregabea izan du partida berdintzeko, baina bere errematea gora joan da. Erantzuna Lucia Garciaren jaurtiketa ahul batekin iritsi da.

Estelak langan jo du zuzeneko falta batekin eta Oscar Fernandezen taldeak estutzen jarraitu du. 74. minutuan 2-0ekoa iritsi da, Maria Diazek area kanpotik maisuki amaitu duen korner batean, estrategiako jokaldia batean. Hirugarren gola nafarrarentzat, 2017an klubera iritsi zenetik egindako gol markarik onena. Bigarren tantoarekin lasaitasuna iritsi da Lezamara. Monentek aldea handitu ahal izan du baina Ulloak kornerrera bidali du bere jaurtiketa indartsua. Partida iraungiz joan da 2 eta 0koarekin amaitu arte.

Garaipen honekin, taldeak bide onean eta moralez beteta jarraitzen du aurretik duen hilabete zorrotzaren aurrean. Ia atsedenik gabe, Villacamparen neskak Bartzelonara joango dira igandean 12:15ean Espanyolen aurkako partida jokatzeko.