Athletic Club - Levante UD
Jardunaldia 7
Liga F

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
02
Levante UD
Levante UD
  • Andonova 63'
  • Naroa (b.a) 85'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Denboraldiko lehen porrota

Levantek izandako aukerak aprobetxatu eta gero, aurtengo lehen porrota jaso du Athleticek talde valentziarraren aurka 0-2 galdu eta gero

undefined

Athleticek denboraldiko lehen porrota jaso du Primera Iberdrolaren zazpigarren jardunaldian Levanteren aurka 0 eta 2 galdu ostean. Andonovaren eta Naroa Uriartek bere atean sartutako golek lehoien bolada ona hausteko balio izan dute. Villacamparen neskek igandean izango dute bide onera bueltatzeko aukera, Real Madrilen aurka Valdebebasen jokatuko duten partidan. Zuri-gorriek euren aukerak alferrik galdu dituzte, amaieran Maria Pryren taldea garaile izanda.

Partidako lehen minutuetan Levante UD ondo ordenatuta ikusi da. Azken metroetan argitasun handirik gabe, zuri-gorriek eraman dute partidaren pisua. Lucia Garciak ezin izan du Oihanek eskuin hegaletik egindako erdiraketa bati etekina atera. Sopelakoa eta Moraza, ezker hegaletik, oso bizi egon dira, baina zortea falta izan zaie arean erremateak aurkitzerakoan. Levantek, bere aldetik, aukera argia izan du 19. minutuan, Jucinarak baloia area barruan jarri eta Estherrek buruz langara bidali du baloia, De la Navak aurretik baloia ikutu eta gero. Berdintasun nagusi izan da lehen zatian.

Atsedenaldiaren ostean, Lucia Garcia erasoko lerroan min egiten saiatu da, eta Erika markagailua irekitzear izan da birritan faltaz. 62. minutuan, Andonovak areaz kanpoko ezkerkada indartsu batekin Maria Pryren taldea aurreratu du. Erikak bere oinetan izan zuen erantzuna, eta berriz ere Maria hegan egitera behartu du. Pixkanaka-pixkanaka denbora agortzen ari zitzaien Villacamparen neskei, ez baitzuten lerroak hausteko modurik aurkitzen eta geldikako jokaldietan oinarritzen zuten erasoa. tZoritxarreko jokaldi batean, Carolek erdiratu eta Naroak bere ate barrura bultzatu du baloia, 85. minutuan. Azkenean, 0-2ko emaitzarekin amaitu da neurketa Lezaman.