Athletic Club - Sporting Huelva
Jardunaldia 22
Liga F

Athletic Club - Sporting Huelva

Athletic Club
Athletic Club
11
Sporting Huelva
Sporting Huelva
  • 12' Monente
  • Yoko Tanaka 74'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Puntu gazi-gozoa Huelvako Sportingen aurka

Lehoiek bana berdindu dute Sporting Huelvaren aurka Lezaman, garaipena lortzeko aukera argiak izan arren

undefined

Athleticek eta Sporting Huelvak bana berdindu zuten Lezaman, Primera Iberdrolako 22. jardunaldian. Partida orekatua izan da, eta Iturregiren neskek aukera argiak izan dituzte hiru puntuak lortzeko.

Partida eten askorekin hasi da, eta zelaira irteera epela izan dute bi taldeek. Lehoiak azkar aurreratu dira markagailuan Leyre Monenteren bitartez, estrategia jokaldi batean, Oihane aurrelari gazteari asistentzia emanez 12. minutuan. Gola jaso arren, Huelvako Sportingek aurrera pausoa eman eta lerroak igo ditu zelaian. Yokok pare bat aldiz abisatu du De la Navaren ate inguruan. Zurigorriek aukera ederra izan dute Luciaren oinetan, baina Annak, hegan, aukera deuseztatu du.

Atsedenaldiaren ostean, Dany berdinketa lortzetik gertu egon da(46. minutuan) eta Athleticek bi kontraeraso arriskutsu izan ditu, baina Annak ondo erantzn du. Iraia Iturregiren taldea arriskutsua izan da kontraerasoan, Lucia, Moraza eta Yulemarekin. Yokok  74. minutuan berdinketa lortu du, area ertzetik jaurtita.

Azken txanpan, lehoiak partidaren jabe izan dira eta garaipenaren bila joan dira. Azkonak, 88. minutuan, Annaren eskuarekin egin du topo. Berriro ere, atezain andaluziarrak, maila handiko beste ekintza batean, baloia atrera du atepetik Lucia Garciaren jaurtiketa baten ondoren. Lehoiek ez dute amore eman, baina berdinketa gazi-gozoarekin bukatu da norgehiagoka.