Athletic Club - Villarreal CF
Jardunaldia 7
Liga F

Athletic Club - Villarreal CF

Athletic Club
Athletic Club
21
Villarreal CF
Villarreal CF
  • 7' Peke
  • 25' Erika V.
  • S. Medina 48'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Geldialdiaren aurretik, landutako garaipena

Iturregiren taldeak Villarrealibazi dio Lezaman (2-1) lehen zati on baten ostean eta bolada onari jarraipena eman dio

undefined

Athleticek 2-1 hartu zuen mendean Villarreal CF zazpigarren jardunaldian Lezaman. Horrela, lehoiek bolada bikainari jarraipena ematen diote, jokoan zeuden 21 puntuetatik 5 bakarrik utzita eta sentsazio onekin amaituta. Iturregiren neskek lehen zatian partida bideratzea lortu zuten Peke eta Erikaren golei esker, eta Castelloko taldearen erasoei eusten jakin zuten bigarren zatian.

Lehen zatiak lehoien erritmo bizia izan zuen. Pekek, jaurtiketa bikainez, zuri-gorriak aurreratu zituen 7. minutuan. Pamela Tajonarren ezin izan zuen ezer egin Arrigorriagakoak bidalitako baloia gelditzeko. Handik gutxira, Erikak 2-0ekoa egin ahal izan zuen jokaldi bikain batean, baina bere jaurtiketak, zutoin motzean, alboko sarearen aurka jo zuen. Hala ere, aurrelari beteranoak arantza kendu eta 2-0ekoa jartzeko aukera izan zuen 24. minutuan. Itxasok, paretaz, nafarra atezainaren aurrean utzi zuen eta Erika Vazquezek bere ohiko maisutasunez bukatu zuen jokaldia. Verak atsedenaldiaren atarian egindako jaurtiketa bat izan ezik, Villarealek ia ez zuen athleticen area zapaldu.

Bigarren zatiaren hasieran, partidak norabidea aldatu zuen. Sara Monforteren taldeak presioa kendu zuen gainetik eta aurpegi hobetua erakutsi zuen. Markagailuan aldeak estutu zire; izan ere, Sara Medinak, 48. minutuan, kanpokoen lehena egin zuen. Lehoiek ondo erantzun zuten horien golari, eta aukerak sortzen eta hegaletik iristen jarraitu zuten, bai Lucia Garciarekin, bai Ane Azkonarekin. Hain zuzen ere, Iruñakoak aukera bikaina izan zuen Morazak jarritako ezker hegaleko erdiraketa buruz errematatuta. 70. minutuan, gol bakarreko errentarekin,

75. minutuan, Pekek bere eskuina probatu zuen berriro, korner bateko aldaratze batean, baina bere jaurtiketa langa gainetik joan zen indarrez. Markagailua ez zen mugitu eta Athleticek hirugarren postuan uzten duten hiru puntu lortu ditu ligako geldialdi berri baten aurretik.