Rayo Vallecano - Athletic Club
Jardunaldia 10
Liga F

Rayo Vallecano - Athletic Club

Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
02
Athletic Club
Athletic Club
  • Naroa 10'
  • Lucía García 26'

KokapenaCiudad Deportiva , Madrid

Athleticek irribarre egin du berriro Vallecasen

Lehoiek 0-2 irabazi diote Rayo Vallecanori, hasieratik nagusi izan diren eta emaitza handiago batekin amaitzeko aukera izan duten partida batean

undefined

Primera Iberdrolako hamargarren jardunaldian beste garaipen bat lortu zuen Athleticek etxetik kanpo. Oraingoan, lehoiek 0-2 irabazi zuten Rayo Vallecanoren aurka, bi zati desberdinekin. Lehen zatian, lehoiek euren erasoko indarra baliatu zuten eta partida erabakita utzi ahal izan zuten, eta bigarren zatian Rayok beldur gutxiago izan zuen eta lehen zatian lortutako errenta defendatzen jakin zuten. Naroa Uriartek eta Lucia Garciak golak lortu zituzten atsedenaldia baino lehen, eta jasotako bi porrotak alde batera utzi dituzte zuri-gorriek.

Partida Athletic Cluben erritmoan hasi zen, hegaletatik arriskua sortuz eta atzean sendo. Markagailua 10. minutuan mugitu zen Pekek ateratako korner on bati esker. Naroak baliatu zuen bere lehen gola egiteko. Are sentsazio hobeekin taldea gora etorri zen eta tarte handiagoa ireki ahal izan zuen. Lucia Garciak aukerak izan zituen, eta 26. minutuan Larquek arean estropezu egin zuen eta aurrelariak Aranaren pasea aprobetxatu zuen. Milennek arriskua sortzen zuen madrildarrentzat, baina defentsa eta Quiñones gogor aritu ziren.

Atzealdeko sendotasuna

Atsedenaldiaren ostean, Paula Aranak areaz kanpotik egindako jaurtiketa batekin, langa miazkatu zuen. Rayok bere unerik onenak izan zituen ondoren Athletic bere arean sartuz eta Quiñones bikain aritu zen pare bat geldiketekin. Partida Rayorentzat hobetzen zihoan eta Athletici lehen zatian bezala jokatzea kostatzen zitzaion. Iturregiren neskek kontraerasoan aukera paregabea izan zuten, baina Larquek Azkonaren saiakera zapuztu zuen.

Azken txanpan, eta taldea indarberrituta zegoela, baloi luzeeik arriskua sortzen zuten bizkaitarren, baina Larquek, bere erreflexuak erakutsiz, Azkonari berriro gol aukera kendu zion. Athleticek hirugarren garaipena jarraian erdietsi du Vallecasen eta datorren larunbatean Sporting Huelva hartuko du Lezaman.