Real Sociedad - Athletic Club
Jardunaldia 16
Liga F

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
10
Athletic Club
Athletic Club
  • 22' N. Eizagirre

KokapenaReale Arena , Donostia

Derbia gol batengatik erabaki zen berriro

Athletic Clubek 1-0 galdu zuen Reale Arenan, bigarren zati bikain baten ostean berdinketaren saria iritsi ez zelako

undefined

Primera Iberdrolako hamaseigarren jardunaldiak ez zuen punturik utzi Athleticentzat. Lehoiak esku-hutsik joan ziren Reale Arenatik, Donostiako taldeak 1-0 irabazi baitzuen, joanekoan San Mamesen gertatu zen bezala. Iraia Iturregiren neskek gol bat jaso zuten lehen zatian, baina bigarrenean erasoan aritu ziren etengabe, saririk aurkitu gabe. Talde txuri-urdinak abantaila defendatzea lortu zuen eta derbia irabazi zuen. Berriz ere, oso partida parekatua izan zen eta zuri-gorriak ondo lehiatu zuten euripean gipuzkoarren aurka.

Zelaria berandu iritsi zenak hasiera bizia galdu zuen. Lehen bost minutuetan denetarik gertatu zen. Amaiurrek proban jarri zuen Quiñones jaurtiketa bortitz batekin. Seigarren minutuan, epaileak Lucia Garciak zalantzako posizioan sartutako gol bat baliogabetzea erabaki zuen eta ondorengo jokaldian Gemma Gilik zutoinera bidali zuen bere saiakera. Halako aurkezpen-gutunarekin, zirrara handia sortzen zuen neurketak. 22. minutuan Nerea Eizagirrek, urrutiko jaurtiketa batekin, aurretik jarri zuen talde donostiarra. Lehen zatia berdinduta joan zen, eta Iturregirenak arriskuarekin iritsi ziren aurkariaren areara. Letek berdinketa eragotzi zuen 40. minutuan Unzuek ezkerrez egindako jaurtiketa geldituz, eta handik gutxira, atsedenaldiaren atarian, Realaren defentsak beste abagune argi bat deuseztatu zuen.

Bigarren zatian, zuri-gorriak nagusi izan ziren. Argi eta garbi Reala estutuz. Istillartek, jaurtiketa indartsu baten bitartez, bere enegarren errekuperazioaren ondoren, gola gertu izan zuen. Athleticek agintzen zuen norgehiagokan, baina ez markagailuan. Lucia Garcíak 72. minutuan ez zuen asmatu area ertzetik. Lehoiek oso garesti zegoen berdinketa ukitu zuten, baloiaren jabetzan nagusi zirela. Realak bere abantaila defendatu zuen ofizioz. Arana saiatu zen, baina Letek, beste behin ere, 1-1ekoa saihestu zuen. Azkenean, gol batek Natalia Arroyoren taldeari partida irabazteko balio izan zion. Asteazkenean zuri-gorriek Real Betis hartuko dute Lezaman.