Athletic Club - Rayo Vallecano
Jardunaldia 19
Liga F

Athletic Club - Rayo Vallecano

Athletic Club
Athletic Club
21
Rayo Vallecano
Rayo Vallecano
  • 16' Erika V. (p.)
  • 86' Nekane
  • Sáez 75'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Garaipena Rayo Vallecanoren aurka

Lehoiek 2-1 irabazi diote Rayo Vallecanori eta garaipenarekin bukatu dute astea

undefined

Athleticek garaipena erdietsi du Rayo Vallecanoren aurka Liga Iberdrolako hemeretzigarren jardunaldian. Erika Vazquez eta Nekaneren golei esker, gol bakar batengatik gainditu zuten talde madrildarra. Lehen zatian baloiaren jabetza zuri-gorria izan bazen ere, bigarrenean neurketa estutu zen. Halere, Athletic garaipena eskuratu eta astea biribiltzeko gai izan da.

Nahiz eta lehen minutuetan gol aukerarik ez izan, Athletic eroso irten da zelaira. Ezker hegaletik egindako jokaldi bikain batean, Eunatek erdiraketa neurtua egin du, eta atzelari batek Erika bultzatu ostean, epaileak penaltia adierazi du. Aurrelariak ederto jaurti du penaltia eta 16. minutuan goizeko lehen gola lortu du. Hegaletik behin eta berriz heltzen ziren lehoiak, Azkonak bigarrena gertu izan du, baina Larquek nafarraren asmoak igarri ditu. Clara Pinedo, lehen aldiz hasierako hamaikakoan zela, gola egiten saiatu da, baina madrildarren atezainak ez du arazorik izan baloia gelditzeko. Nagusitasun sentsazioa eta gol gutxi izan dira Lezamako lehen zatiko laburpena.

Bigarren zati berdinduagoa

Aldageletatik irten eta lehen jokaldian Azkonak abagune argia izan du. Kontraeraso bikain baten ondoren, aurrelariak ezin izan du errematea ate barrura bideratu. Lehoiak aldea handitzen saiatu dira, bai kontraerasoetan, bai geldikako jokaldietan, baina bigarren gola ez zen iristen. 57. minutuan Lucia baselinaz gola egiten saiatu da. 63. minutuan Paula Fernandez De la Nava estutasunetan jarri du, baina area kanpotik egindako jaurtiketa gora joan da. Rayo Vallecanoren bigarren saiakeran, Camila Saezek 1-1ekoa lortu du 74.minutuan, area ertzean egindako falta zalantzagarri bat baliatuta.

Azken minutuetan, Athletic Club berdinketa desegiten saiatu da eta 85.minutuan Nekaneren botetatik iritsi da garaipenaren saria. Hiru puntu berri hauekin taldeak aste bikaina burutu du: aste batean Ligan sei puntu batu, Kopako kanporaketan aurrera eta Primera Iberdrolako sailkapeneko lehen postuetan jarraituko du. Datorren astean lehia bikoitza izango dute Iturregirenek: asteazkenean SD Eibarren aurka ariko dira, eta igandean Sporting Huelvaren izango dute aurkari.