Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 20
Liga F

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
31
SD Eibar
SD Eibar
  • 7' Lucía García
  • 21'24' Azkona
  • Racheal Kundananji 41'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Hiru atzaparkada SD Eibarri gailentzeko

Lehoiek laugarren garaipena jarraian lortu dute, ligako hirugarrena, partida bideratuta utzi duen lehen zatiari esker

undefined

Iturregiren taldeak erabateko kontrola izan duen neurketan, Athletic Clubek 3-1 irabazi dio SD Eibarri, lehen zatian lortu zituen hiru golei esker. Lucia Garciaren gola eta Azkonak gauzatutako biek lehen ordu erdia bete aurretik igo dira markagailura eta armaginek ezin izan dute bigarren zatian desabantaila irauli.

Bost minutu kostatu zitzaion Athletici derbiren kontrola hartzea. Zuri-gorriek aurkariaren areara hurbildu diren lehen abagunean asmatu dute. Lucia Garciak ez du ezkerrez barkatu, 7. minutuan Aranaren oparia baliatu du Malena gainditzeko. Azkonaren etengabeko fedeari esker iritsi da eguneko bigarren gola. Armaginen atezainaren eta atzelariaren arteko ulermen falta baliatu du aurrelari nafarrak baloia ostu eta arazorik gabe sarera bidaltzeko. 20. minutuan zuri-gorriak eroso zeuden Lezaman, 2-0ekoa markagailuan. 3-0ekoa handik gutxira iritsi da. Oraingo honetan gola geldikako jokaldi batean, Azkonak buruz kontu pertsonaleko bigarren gola egin du. SD Eibar zuzenean jokatzen saiatu da Kundananjiren abiadurarekin. Zambiako jokalariak aldea murriztu du 41. minutuan jaurtiketa zorrotz batekin.

Partidaren kontrola bigarren erdian

Atsedenaldiaren ostean, Aranak norgehiagoka erabakita uzteko abagunea izan du, baina Malenak oinekin urrundu du jaurtiketa. Eibarrek bigarren gola bilatu du Carmen Alvarezeren jaurtiketarekin, baina Quiñonesek ez du arazorik izan arazorik izan baoia gelditzeko. Partidak aurrera egin ahala, armaginek sentsazio hobeak izan zituzten, baina ez zuten gol aukera argirik lortu eta, ondorioz, partidan sartzeko aukerarik ere ez. 68. minutuan, laugarrena egin nahian, Pekek eta Nekanek jokaldi bikaina osatu dute, baina Malenak laugarren gola ekidin du.

Nekea nabari zen azken minutuetan. Emaitzaren abantailarekin, lehoiek beste garaipen batekin itxi dute norgehiagoka, laugarrena jarraian, kopako partida barne. Athletic Huelvara joango da igandean Sportingen aurka jokatzeko. Bertan, 2022ko bolada onari segida eman nahiko diote.