Athletic Club - Madrid CFF
Jardunaldia 24
Liga F

Athletic Club - Madrid CFF

Athletic Club
Athletic Club
21
Madrid CFF
Madrid CFF
  • 42' Y. Corres
  • 43' Azkona
  • Geyse 3'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bi atzaparkada nahikoak dira susperraldirako

Atsedenaldiaren atarian lortutako Yulema Corresen eta Azkonaren golek Madril CFF-ren hasierako gola iraultzeko balio izan dute (2-1)

undefined

Hiru puntu Athletic Cluben patrikara, Madril CFF-ren gol goiztiarrari buelta eman ostean. Geysek bigarren minutuan gola sartu zuen, baina Yulema Corresek eta Azkonak markagailua irauli zuten Lezaman. Garaipena lehoientzat, laua izan den eta azkenean saria izan duen partida batean.

Lehen zatiko azken txanpan erdietsitako bi astinduk Madril CFF-ren gol goiztiarrari buelta emateko balio izan zuten. Geyseren gola (18 gol denboraldi honetan) goizegi igo zen markagailura, 2. minutuan. Lehoiak ez ziren intentsitatez zelairatu eta berehala jaso zuten kolpea. Iturregiren neskek jabetza izatea lortu zuten arren eta Lucia Garciak 18. minutuan aukera bikaina izan bazuen ere, etxekoen lehen gola Yulema Corresen botetan iritsi zen. Gasteiztarrak 1-1ekoa jarri zuen Lezaman 42. minutuan eta, minutu bat geroago, Azkonak sare barrura bidali zuen Ogizak ondo neurtutako erdiraketa. Athletic Club partida iraultzen zuen eta Lezama esnatu egin zen.

Atsedenaldiaren ostean, Madrid CFF-k aukera arriskutsu pare bat izan zituen. Iturregiren neskek ez zuten hirugarren tantorik lortu norgehiagoka erabakita uzteko. Madrildarrak saiatu ziren berdinketaren gola egiten, baina zuri-gorriek Lezaman puntuak uzteko indar nahikoa izan zuten. Iturregiren jokalarien garaipen honek sailkapenaren goialdera bultzatzen dute berriz.