Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club
Jardunaldia 27
Liga F

Atlético de Madrid Femenino - Athletic Club

Atlético de Madrid Femenino
Atlético de Madrid Femenino
30
Athletic Club
Athletic Club
  • 9' Bárbara
  • 13' Santos
  • 32' Oihane (b.a)

KokapenaCentro Deportivo Wanda , Alcalá de Henares

Athleticek ezin izan du Atleticorekin

Zuri-gorriek Wanda Kirol Zentroan galdu dute, lehen zatian hiru gol jaso ostean

undefined

Athletic Clubek 3-0 galdu du Primera Iberdrola Ligako 27. jardunaldian Wanda Kirol Zentroan. Norgehiagoka partida etxekoen alde bideratuta utzi zuten bi gol goiztiarrekin hasi zen (8′ eta 12′). Emaitzaz harago, lehen zatian Valdezatek min hartu zuen belaunean eta neurketa utzi behar izan zuen. Iturregiren taldeak, gaur harmailetan zigorra betetzen ari baitzen, merezita galdu zuen Champions postuetan jarraituko duen hirugarren taldearen aurka.

Norgehiagoka ez zen ondo hasi lehoientzat, 8. minutuan Barbara Latorrek pase sakon bat aprobetxatu baitzuen Quiñones gainditzeko. Handik gutxira, Leicy Santosek 2-0ekoa jarri zuen beste jokaldi azkar batean, Oscar Fernandezen koadroari lasaitasuna eta konfiantza emateko. Minutuak joan ahala, Madrilgo taldea nagusi izan zen zelaian. 27. minutuan Luciak Valdezateren bidalketa luze bat harrapatu zuen, baina Lola Gallardok bilboterren partidako abagune argiena urrundu zuen. Ordu erdia pasata, Oihanek, lagapen zail batean, Quiñones gainditu zuen 3-0eko Wanda Zentroko markagailuan jartzeko. Hori gutxi balitz, Valdezatek belaunean min hartu zuen atsedenaldiaren atarian eta Gimbertek ordezkatu behar izan zuen.

Quiñones, aipagarri

Aurkariaren taldeak partida bideratuta baino gehiago zuen eta Athletic Clubek atsedenaldiaren ostean partidan sartu beharra zeukan. Peke jaurtiketa batekin saiatu zen, baina Lolak arazorik gabe blokatu zuen. Marianak ere saiakera egin zuen, baina bere jaurtiketa gutxigatik langatik gora joan zen. Lehoiak sentsazio hobeak sentitzen hasiak ziren. Hala ere, baloiak Azkonaren eskuan jo eta gero, koltxonerek errenta 11 metrotik handitzeko abagunea izan zuten. Mariasun Quiñonesek, oso ondo goiz osoan zehar, jaurtiketaren norabidea asmatu eta etxeko taldeak abantaila handitu zezala ekidin zuen.

Azken txanpan, zuri-gorriek erasoaldi arriskutsuren bat izan zuten aurkariaren arean, beti ere Lola Gallardo nazioarteko atezainak ondo eten zituenak. Mariasun Quiñonesek, beste geldiketa azpimarragarri batean, Ajibaderen aurrez aurrekoa eragotzi zuen. Athletic Club esku hutsik bueltatuko da Bilbora eta orain denboraldiko azkeneko hiru norgehiagokak prestatu beharko ditu: UDG Tenerife, Alaves eta Sevillaren aurkakoak.