Granada CF - Athletic Club
Jardunaldia 12
Liga

Granada CF - Athletic Club

Granada CF
Granada CF
20
Athletic Club
Athletic Club
  • 5' Laporte (b.a)
  • 59' Success

KokapenaNuevo Los Cármenes , Granada

Bolada eten da

Granada CF-k 2 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 2-0 galdu du Granada CF taldearen aurka…

Athletic Club

Granada CF-k 2 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 2-0 galdu du Granada CF taldearen aurka Nuevo Los Carmenes futbol zelaian. Laportek, bere atean, eta Succesek egin dituzte etxekoen golak.

Ligako bolada ona eten Granadan. Etxekoak oso goiz ipini dira aurretik eta euren abantaila kudeatzen jakin izan dute, une erabakigarrietan zoria alde izan badute ere.

Gure taldea ez da aurreko jardunaldietan bezain fin ibili, baina hala eta guztiz ere irabazleak baino aukera gehiago eta garbiagoak egin ditu, lehen zatiaren amaieran eta bigarren zatiaren hasieran. Tamalez Granada CF-k hobeto aprobetxatu izan dituen apurrak eta bigarren golaz geroztik gure taldea nahi eta ezin ibili da.

Lau bidaietatik lehena ez da ona suertatu, baina espero dezagun bigarrena, oraingo honetan ostegunean bertan Alemaniara FC Augsburg taldearen aurka, are oparoagoa izan dadila UEL-ko sailkapena ahal den neurrian bideratzeko.