Athletic Club - Levante UD
Jardunaldia 16
Liga

Athletic Club - Levante UD

Athletic Club
Athletic Club
20
Levante UD
Levante UD
  • 55' San José
  • 82' Williams

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Berri onak Gabonetako etenaldia baino lehen

Athletic Clubek 2 Levante UD-k 0 Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Levante UD taldeari. Mikel…

Athletic Club

Athletic Clubek 2 Levante UD-k 0

Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Levante UD taldeari. Mikel San Josek eta Iñaki Williamsek golak egin dituzte, biak bigarren zatian.

Lehen zatia parekatua izan da eta gure taldeak zailtasunak izan ditu aukera garbiak sortzeko, baina bigarrenean nagusitasuna erabatekoa izan da. Susaetaren korner jaurtiketaren ostean San Josek egin du lehen gola eta Williamsek bigarrena Adurizen pasea ederto errematatuz. Berri onak azken finean, baita ere Iker Muniain zelaietara itzuli delako.

Hogeita lau punturekin taldea zazpigarren dago Ligan. Iazko denboraldian otsailean heldu ginen kopuru honetara.
Lehiaketak etenaldi txiki bat dauka orain Vigorako bidaia prestatu baino lehen eta tartean hainbat jokalarik euskal selekzioaren partidan ere egongo dira, ea bide onetik segitzen dugun urtea amaitu baino lehen.