FC Barcelona - Athletic Club
Jardunaldia 20
Liga

FC Barcelona - Athletic Club

FC Barcelona
FC Barcelona
60
Athletic Club
Athletic Club
  • 6' Messi (p.)
  • 31' Neymar
  • 47'69'83' Luis Suárez
  • 62' Rakitic

KokapenaCamp Nou , Barcelona

Baldintzatutako gol zaparrada

FC Bartzelonak 6 Athletic Clubek 0 Athletic Clubek 6-0 galdu du FC Bartzelona taldearen aurka…

Athletic Club

FC Bartzelonak 6 Athletic Clubek 0

Athletic Clubek 6-0 galdu du FC Bartzelona taldearen aurka Camp Nou futbol zelaian Ligako bigarren itzuliaren hasieran. Messi, Neymar, Suarez (3) eta Rakitic golegileak izan dira.

Partida berehala baldintzatu da, hirugarren minutuan txartel gorria erakutsi baitiote Iraizozi. Polemikarako jokaldia izan da, lehenengo eta behin Suarezek Etxeita gainetik kendu duelako eta, bigarrenez, atezainari erakutsi dioten txartel gorria baino horia egokiagoa zirudielako.

Zurigorriek atsedenaldira kontrako 2-0rekin erretiratu dira, baina bigarren zatian etxekoak jaun eta jabe izan dira eta, gainera, hirugarren gola goiz heldu denez, gure taldea jipoitu dute.

Porrota lehenbailehen ahaztu beharrean gaude, asteazkenean bertan arerio berbera bisitari baitugu San Mamesen, Kopako final laurdenetan. Ea hobeto egiten dugun eta zorte gehiagorik daukagun arlo guztietan.