Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 25
Liga

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
01
Real Sociedad
Real Sociedad
  • Jonathas 17'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Hasiera makala ezin gainditu

Athletic Clubek 0 Real Sociedadek 1 Athletic Clubek 0-1 galdu du Real Sociedaden aurka San…

undefined

Athletic Clubek 0 Real Sociedadek 1

Athletic Clubek 0-1 galdu du Real Sociedaden aurka San Mamesen. Jonathaseek egin du partidaren gol bakarra.

Lehiaren hasiera ez da oso ona izan gure aldetik eta bisitariek ia lehendabizikoan asmatu dute. Hortik aurrera zuri-gorriek ezin izan dute gipuzkoarren hesia gainditu, nahiz eta bigarren zatian nagusitasuna ia erabatekoa izan. Dena den, partidak ez du behar legezko erritmorik izan eta hori Realaren mesederako izan da.

Partidaren alderik txarrena Williamsen lesioa izan da, eta onena Raul Garciaren itzulera -zalantzarako bosgarren txartel horia ikusi duen arren- eta Iker Muniainen 90 minutu osoak.

Lehiaketak ez dira gelditzen eta aste honetan Europan aurrera segitzen saiatuko gara eta Ligan galdutakoa Valentzian berreskuratu.